Salaketa lotsagarriak

Aspaldi galdu zuten sena, 2009-1-17an mila argazki eta txostenak argitaratu eta irakurri ahala, edonor konturatzen da ez direla gai izan ostraka faltsu bat ere demostratzeko eta ia guztia salatu zutela faltsutzat, 400 bat ostraka, 2005 eta 2006 urtetan aurkitutako 600etatik. Funtsarik gabeko salaketa pilaketa zerbait demostratuko balu bezala, zein merkea den difamazioa batzuentzat jakina. Batzordekoek ez zituztela analisirik eta indusketa kontrolaturik egin nahi, beraien iritzia bakarrik zela lege. Hiru urte eta erdiko lintxamendu mediatikoa, difamazio, kalumnia eta neurririk gabeko jazarpenaren ostean, hasi dira burua altxatzen, 13 txosten zientifiko eta Sos-Iruña-Veleiako mila sinadurekin batera. Orain diru publikoarekin egindako txosten berriak frogaten omen dute:

1.- Faltsutat salatutako 400/600 ostrakak esku bakar batek egin omen ditu.

Gai izan ez direnak erakusteko ostraka faltsu bakar bat ere, orain gai izango omen dira demostratzeko 400 ostraka esku bakar batek egin dituela. Lotsagarria.

Eliseo Gilek Nobel saria merezi du zalantzarik gabe, 1.700 urteko euskara zaharra aurkitzeagatik Iruña-Veleian. Eman ezean eman diezaiotela bederen salatari lotsagarriek esaten dutenagatik, alegia, gai izateagatik 400 ostraka zoragarriak “faltsutzeagatik”. Norbait gai izango baliz 400 ostraka zoragarriak faltsutzeko zalantzarik gabe merziko lukeela Nobela. Ikaragarria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude