Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak, liburuaren aurkezpena. Elexpuru

http://goiena.net/blogak/elexpuru/iruna-veleiako-euskarazko-grafitoak-liburuaren-aurkezpena

Datorren ostiralean, abenduak 18, 19:30etan, aurkeztuko da Juan Martin Elexpururen liburu berria Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak, Gasteizko Arriaga liburu-dendan (San Prudentzio 7). Ekitaldia irekia izango da publikoarentzat. Arabera argitaletxeak atera du liburua, Durangoko Azokan irten zen lehendabizikoz merkatura, salmenta onekin. Koloretako ia ehun argazkiren laguntzaz, auziaren alderdi ezberdinak jorratzen ditu 168 orrialdeetan zehar. Euskarazko grafitoetan sakontzen du bereziki. Liburuaren prezioa: 18 euro.

Iruña-veleiako euskarazko grafitoak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude