Ostraka blogak 650 mila ziztada

Ostraka blogak hiru urte eta hilabete batzuetan 650 mila ziztada (hits) lortu ditu, eskerrik asko eta segi ziztatzen:

Ostraka 650 mila ziztada

Oraindik ez gara isildu ziztatzen duzuenei esker. Azken hiru urtetan 200 bat mila ziztada urtero, aurten ere lortzeko bidean gaude ia albisterik gabe, jendeak interesa behintzat azaltzen du. Eskerrik asko.

Beti bezala ziztada guztiak eskeintzen dizkiegu Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo mitikoei, barkatuko digute baina, Bihotz Urratuari eta Iruñako Musari... aurkikuntza eta bere defentsa suposatu dien sufrimendu guztiagatik.

Hauekin batera Iruña Veleiako euskaldunon patrimonio eta euskara zaharra defendatu duten guztiei Sos Iruña Veleia plataformari, 16 txosten zientifiko sinatzen dituzten ikerlariei, bereziki Juan Martin Elexpuru eta Hector Iglesias euskal filologian doktoreei, Txillardegi hil berriari, Orpustan… eta gainontzekoeei. Koenraad Van den Driessche geologian doktoreari, Silgo, Harris, Colmenero, Albisu, Roslyn M. Frank, Ochoa, Illarregi, Ulrike Fritz, Baxarias…

Iruña Veleia argitu eta Sos Iruña Veleiaren plataformaren alde sinatu duten bi mila partaideei; Angulo oscuro bloga , iruina.blogspot.com/ eta Maju. Inor ahaztu gabe eskerrik asko eta segi ziztatzen. Hitzaldien bideoak ere beste hamaika mila bisita izan dituzte zuei esker.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude