Henrike Knorr hil zela (2008-4-30) bihar lau urte. Iruña Veleiako batzorde zientifikoan zegoen (oso gaixorik) baina bizirik zegoen bitartean inor ez zen ausartu Iruña Veleiako ostraka euskaldunak faltsutzat salatzen. Henrike Knorr hil ostean 2008-4-30ean, bi hilabete baino gutxiago kosta zitzaion Gorrotxategiri Iruña Veleiako ostrakak faltsutzat salatzeko, 2008-6-24ean Arabako Foru Aldundian eta sekretupean bere txostena sarreratu baitzuen faltsutze salaketa oso larriekin. Gorrotxategiren zalantzak ezagunak dira hasieran (2006-6-15) bermatu zuelako Iruña Veleiako euskara zaharra Eliseo Gil eta Henrike Knorrekin batera. Oso gazte hil zen Henrike Knorr eta berarekin agian Euskaltzaindian zegoen Iruña Veleiako euskara zaharraren defendatzaile bakarra. Henrike Knorren Iruña Veleiako iritziak gaur egun 17 txosten zientifikoek defendatzen dituzte, bi mila sinadura eta elkarte batzuk Sos Iruña Veleia bezala.
Henrike Knorr lau urte
Erantzun