Analisien txostena filtratu dute

Analisien txostena filtratu dute

Madrilgo laborategiak Iruña Veleia txostena argitaratu du, garbi azaltzen da grafitoak freskotan idatzi zituztela, alegia, buztina labean egosi aurretik eta hezurrak bigunak hil berriak zirenean… duela 1.700 urte, termolumineszentzia frogak datatzen dute buztina noiz egosi zen eta K14ak hezurrak, froga bakoitza 300 euro, guztira 15 mila euro.

Epaileak eta fiskalak ontzat eman dute Ezkurra grafologoak aurkeztu zuen txosten zientifikoa (36 mila euro merkea), Berriak, TAk (eta beste batzuk argitaratuak) eta deitu dute Eliseo galdera zorrotzak eta adimentsuak egitera, jakiteko bere koartada sinesgarria ote den; ea non egon den azken 1.700 urtetan, nork erakutsi zion hieroglifikoak idazten, Nor da Mono?, polita al zen Nepertiti? Nor da Samuel Jesusen iloba?, Nor da Miscart? Non bizi zen Veleia Novan ala Gorian? Nola ligatzen zen Veleian? Nora joan zen bizitzera Veleia hustu zutenean duela 1.500 urte? Laster argitaratuko dituzte erantzunak.

13401Euskaltzaindiako Urrutiak dio berak beti defendatu duela euskarak 1.700 urte (edo gehiago) izan dezakeela pertsona berean eta pozten dela halakorik deskubritu izana, horregatik ez duela ezer esan eta gutxiago egin azken 5 urtetan, beste 1.700 – 5 urte gelditzen zaizkiolako zerbait egiteko, eternitate bat alegia.

Azkarate arkeologoak berretsi du bere txostena eta gehitu nahi izan du normala dela Eliseo hain zaharra izanik ezin burutu izatea bere indusketa lana behar bezala, nahiz eta Harrisek aurkakoa esan. Harrisek dio Eliseo dela berak ezagutu duen pertsonarik zaharrena, zalantzarik gabe eta altxorra dela jakiteko Iruña Veleiako bi mila urteko historia, berak pertsonalki ezagutu duelako eta normalean munduko beste aztarnategietan ez dela gertatzen halakorik.

Julio Nuñezek aztarnategiko zuzendaritza (eta hondeamakina) utzi dio Eliseori, jakinik errazago induskatuko duela berak zuzenean bizi izandakoa duela 1.700 urte, Alzheimerrak salbu.

Lorena Lopez Kalea, Arruabarrena eta Lamarainek diote ederki engainatu dituztela bere benetako adina ezkutatuz eta horregatik beste kereila bat jarriko diotela Zaharrari.

Alicia C-ek dio berari ere gustatuko litzaiokeela irautea Españako historia akademian, Iruña Veleian Eliseo bezala.

Filologiaren armak ez daudela prestatuak 1.700 urteko gizonen aurka borrokatzeko aitortu behar izan du azkenean Gorrotxak, nahiz eta hasieran eta erdian aurkakoa esan, baina oraindik ez dagoela ziur eta badaezbada ere gutunak utzi dituela nonbait ezkutatuta.

Arazo polizialaren usaina hasieratik antzeman ziola Lakarrak eta Zesar enperadoreari eskatu behar zaizkiola Eliseoren aurrekari polizialak ondo informatuak egoteko, normala dela 1.700 urte itxarotea, beranduago Luis Nuñezen “Antzinako euskaraz” liburua irakurtzeko 2004an bere txostenean ederki eta zientifikoki frogatzen duen bezala.

Kontsentsua izorratzeko Juan Martin eta Hector azaldu dira esanez ez dutela uste normala denik Eliseok ahaztua izatea ostraketan azaltzen den euskara zahar gehiena, bizitza luuuze batean bada ere eta Koen berriz, erraza dela zientifikoki frogatzea Eliseoren adina agian, arazoa konpontzen dela berari zuzenean galdetuta.

Idoia kezkatuta gelditu da berak gaztetan ezagutu zuelako… Sos Iruña Veleiakoek sinadurak bildu dituzte Eliseori bilatzeko zahar etxe batean ongi merezitako atseden lekua, baina bertako gainontzekoek ihes egin dute lotsatuta gazteak direlakoan bere ondoan.

5 urte luze igaro dira eta zientifikoki frogatutako Gizon Zaharrak (inoiz izan eta izango den zaharrena) kale gorrian jarraitzen duen bitartean, errukirik ez dago 1.700 urteko Iruña Veleia gorrian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude