Iruña-Veleia bisita gidatuak urriak 21 larunbata

Iruña Veleia aztarnategiaM EleJxpuru.

  • Urriaren 21ean, larunbata, izango da aurtengo azken bisita
  • Bi talde egingo dira, bata euskerazkoa eta bestea gaztelerazkoa. Talde bakoitzak bere gidaria izango du.
  • Hitzordua: 11:00 aztarnategiko aparkalekuan . Bisitak 13:00 arte irauten du, gutxi gorabehera. Lehenik harresien kanpoaldea eta Arkizeko muturra bisitatzen dira eta gero harresi barrua.
  • Bisitak doan dira.
  • Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com (bisita-eguna baino bi egun lehenagora arte. Garaiz ibili, mesedez).
  • Aurten ez dugu egingo bazkaria eta ondorengo proiekzio- solasaldia, beste urteetan bezala.
  • Hilean bisita bat (bikoitza, euskeraz eta erderaz) egiteko asmoa dago urrira arte. Aurrez iragarriko ditugu datak.
  • Talde antolatuak ere hartzen ditugu (lagun-talde, kultur-talde…). 12 lagun gutxienez. Jarri harremanetan eguna zehazteko eta abar gure helbidera idatziz. Interes handia eta nahikoa jende izanez gero, bazkari-solasaldia ere egin daiteke.

SOS Iruña-Veleia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude