Iruña-Veleia 10 urteko bidegabekeria elkarretaratzea Gasteiz 2019-5-9

Iruña Veleia Gasteiz 2019-5-9Bloga JM Elexpuru.

2015eko urtarrilean hasi zen hiritar multzo bat Arabako Diputazio Plazan ostegunero (20:00) elkarretaratzeak egiten eta eta harrezkero horretan jarraitzen du zintzo-zintzo. Hamabostean behin Justizia Jauregiaren aurrean gauza bera egiten da aspalditxotik. Ikusi al du norbaitek horrelako argazkirik hedabideetan? Nik ez behintzat. Eta hori aurretik hainbat kazetari pasatzen dela erredakzioetatik etxerako bidean. Kolore guztietako kazetariak. Geuk ere bidali izan ditugu argazkiak, baina alferrik.