Gose greba 5o egun baino gehiago Gabixolari elkarrizketa. Argia

gose greba 43 egunGose greba 50 egun baino gehiago. Argia.

Jose Mari Lejardi ‘Gabixola’, Iruña-Veleia Argituko kidea

“Nazioarteko aditu batzuk ez lirateke gezur batean inplikatuko”

Iruña-Veleia auzia argitzea eskatzeko gose greban dago Jose Mari Lejardi Kareaga ‘Gabixola’ markina-xemeindarra. Irailaren 19an, giza katea egingo da Gasteizko Bibat museotik Legebiltzarreraino Iruña-Veleia zientziaren bidez argitzea eskatzeko. 51 egun daramatza gose greban.

  • Irailaren 11an 51. eguna bete du gose greban Jose Mari Lejardi Kareaga Gabixola markina-xemeindarrak. Eusko Legebiltzarrak auzi horretan eskua hartzea nahi dute, eta ikerketa martxan jarri arte hala jarraituko duela dio.Zelan batu zara Iruña-Veleia auzi honetara?Istorio berezia da. Iruña-Veleiaren gaia egunkarien bidez ezagutu nuen orain dela asko. Lehenengo berri pozgarri bat izan zen, euskararen aztarnak aurkitu zirela erromatar garaikoak, baina handik hilabete batzuetara Iruña-Veleiakoa iruzurra zela esan zuten. Atsekabea hartu nuen, baina hor geratu zen dena. Orain dela hiru urte, ostera, Kataluniako independentziaren gorabeherekin Arriagan egin zuten elkarretaratze batera joan nintzen. Kataluniako martxa hain zen handia eta jendetsua, egurra egongo zela ikusten nuela, eta nire proposamena euskaldunok gure elkartasuna erakusteko Gernikan gose greba bat egitea zen. Asanblada hura amaitu zenean, beraz, ardura zuenarengana joan nintzen, eta ideia bat nuela eta lagundu nahi nuela esan nion, eta batzar baterako deitu zidan. Batzar hartan hainbat talde batu ziren: Gure Esku Dago, ezker abertzalea, eta beste hainbeste kolektibo. Ni aurkeztu ninduen Patxi Alañak esanez planteamendu bat nuela egiteko, eta nire proposamena azaldu nuen, baina ez zuen aintzat hartu, hori ezinezkoa zela eguneko demokrazian eta gaur egun gose grebak ere ez zuela eraginik uste zuten. Baina Patxi Alañak aintzat hartu ninduen, eta batzarretara joaten jarraitzeko gonbita egin zidan. Hiru lagun ausartu ginen gose greba egitera Kataluniako herriaren alde. Gernikako Astra kultur etxean egon ginen astebete. Aste oso aberasgarria izan zen, eta hantxe jabetu nintzen ni Iruña-Veleiagaz.