Iruña-Veleia bultzatzeko milioi bat €uro. Berria.

ATAIruña-Veleia artikulu berria. Berria.

HIRI BERRI BAT TOPATZEKO MAPA
Arabako aldundiak «aro berri bat» hasi nahi du Iruña-Veleian. Ostraken auzia amaituta, erromatar garaiko aztarnategiaren «izen ona» berreskuratu nahi du. Aztarnategi eskola eta praktika laborategia izatea proposatu du, besteak beste.
Puntu eta aparte. Horixe egin nahi du Iruña-Veleiak. Hamarkada batetik gora iraun duen etapa behin betiko itxi, eta «aro berri bat» hasi nahi du aztarnategiak. Asmo eta helburu horixe azaldu dute erakunde publikoek: Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erromatar garaiko hiri baten hondakinak biltzen dituen gunea biziberritu nahi dute, dagokion balio kultural eta historikoa nabarmendu, eta haren «izen ona» berreskuratzeko. Datozen urteetarako bide orria zehaztu dute.