Iruña-Veleia eta kristautasuna. Koldo Urrutia.Naiz.
Iruña-Veleia Euskal Herriaren historia, euskera, arkeologia, bai eta erlijioa ere ezagutzeko ezinbesteko indusketa bihurtu da. Baina jende askok ez daki -edo ez du jakin nahi- gai honen atzean zer gertatzen ari den. Jakin behar da, batetik, Iruña-Veleia Euskal Herrian epaitegietan instrukzio fasean denbora gehien daraman afera bihurtu dela, azaroaren 19an Lurmen kanporatu zutenetik, 8 urte beteko direlako eta gaia oraindik ebatzi gabe eta behar diren datazioak egin gabe daudelako.