Etiketa honen artxiboa: 15920

Iruña-Veleia ebazpenaren arabera “manipulatu” omen dituzten 36 ostraken artean, batzuk hizkiak dituzte kostraren azpian

15920 Iruña VeleiaEbazpenaren arabera hauek dira “manipulatu” omen dituzten 36 ostraka, hauen artean adibidez:

15920 NIIV XII / VRT(…) TV, III / “II” / RIIBA TV, NIIV / CII (…) ostraka euskalduna.

Nork sinistu?
Kostraren azpian hizkiak daude nabarmenki. Astakeria zientifiko izugarria.

Ebazpenaren arabera hauek dira “hondatu” omen dituzten 36 ostraka:

36 ostraka faltsutuak

Batzuk ebidentzia fisikoak dituzte zaharrak direla adierazteko (hizkiak kostraren azpiak…), Europako laborategi neutral batek bermatu beharko du “manipulatuak” izan direla:

10714, 10765, 10826, 10849, 10942, 11156, 11139, 11162, 11252, 11305, 11392, 11413, 11417, 11419, 11423, 11424, 11426, 11429, 11459, 11481, 11530, 11709, 12047, 12048, 12098, 12099, 12108, 12110, 12697, 13368, 13370, 13371, 13397, 15910 eta 15920.

Zein erraz faltsutzat salatzen duten Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskara.

Laster loturak irudiei.

Iruña-Veleia 10 hamar urte 15920 ostraka euskalduna sarean

15920 Iruña Veleia15920 Iruña-Veleia 10 hamar urte ostraka euskalduna sarean.

Duela jada 10 hamar urte ebidentea zen hizkiak estalita zeudela kostra “zaharrarekin”… 2008ko abenduan argitaratu zuten.
15920 NIIV XII / VRT(…) TV, III / “II” / RIIBA TV, NIIV / CII (…)
15920                    neu XII / urt tu, III / reba tu, neu / ce (CII)
15920 Ostrakabase Iruña-Veleia: NIIV XII / VRT[II] TV, III / RIIBA TV, NIIV / CII (…)

Iruña-Veleia ostraka euskaldunak.
15920 Iruña Veleia euskara

Iruña-Veleia 1.700 urteko ehunka irudi zoragarri 9 bederatzi urte sarean.

13398 Iruña Veleia2009-1-17an, duela 9 bederatzi urte, Arabako Foru Aldundiak bere webgunean http://www.araba.eus/publicar/Veleia/ argitaratu zituen Iruña-Veleiako ia mila irudi zoragarri, txostenak eta analisiak.

Ordura arte urtetan eztabaida ikaragarria sarean baina irudi gutxi batzuk besterik ez zeuden sarean, gehienak kalitate gutxikoak:
Iruña-Veleia 2008ko abendua.
Hiru salbuespenekin: 11709 Miscart, 12108 Kalbarioa eta 15920 Neu XII urte tu“, 2008ko abenduan argitaratua.
Hortik aurrera ia mila argazki kalitate onekoak sarean:
Iruña-Veleia ostraka euskaldunak.
Iruña-Veleia 2009ko urtarrila.
Iruña-Veleia 2009ko otsaila.
Ikusi nituenean ezin nuen sinistu => ez zegoen euskaldunik hau faltsutuko zuenik, salaketak gezurra ziren.

Ondoren etorri ziren Iruña-Veleia defendatzen duten txosten zientikoak. Eskerrik asko Lorena.

Eskerrik asko batez ere 14 urtetan ostrakak bilatu, aurkitu eta defendatu dituzten arkeologoei, Idoia, Eliseo eta Eskribano.

Iruña-Veleia argazkiak (400 bat):
Ostrakabase (Sos Iruña-Veleia)
JM Elexpuru (Flickr)
Ama Ata (400 Flickr)

Ostraka euskalduna 15920 bederatzi 9 urte argitaratua

Iruña Veleia 15920Ostraka euskalduna 15920 bederatzi 9 urte argitaratua (kalitate ona).

15920 NIIV XII / VRT(…) TV, III / “II” / RIIBA TV, NIIV / CII (…)

Koenraad Van den Driessche geologian doktoreak argitaratu zuen. Bazen garaia ostraka euskaldun baten irudi onak izateko.

15920,15920_1,15920_2,15920_3,15920_5

Nola liteke bederatzi 9 urtetan faltsutzat salatzea eta frogarik ez egitea? Hizkiak idatzita 1.700 urteko kostraren azpian?

15920 Sos Iruña-Veleia (Ostrakabase).

Epaileak adierazi du probablea dela Eliseo Gilek 1.700 urte izatea

15920 Iruña-VeleiaIruña-Veleia Eginbidea 1281/2009. Autoa 2017-5-3. JM Elexpuru.

8 zortzi urte ostean, epaileak argitaratu du Iruña-Veleiako 2017-5-3 auto ospetsua, non idazten duen Iruña-Veleiako ostraka euskaldunak faltsutuak izan omen zirela eta gainera, Eliseo Gil (eta Oscar Escribano) salatzen ditu ostraka euskaldunen egiletzat.

IPCE Jose Vicente Navarro jaunak sinatzen duen txostena hartzen du salaketaren oinarritzat, ez dago osorik argitaratua (ez dut ezagutzen behintzat), zati batzuk baizik.

Irakurri dudanagatik, IPCEko JV Navarroren txostenaren ondorioak, alegia, ostraka euskaldunak azken hamar urtetan izan direla faltsutuak, ez zait iruditzen inolaz ere frogatuta daudenik, aurkakoa baizik, irudietan ikus daiteke (15920 ostraka euskalduna adibidez) hizki euskaldunak zolda edo kostra (1700 urtekoa) dutela gainean, beraz zaharrak direla (ehundaka urte, arkeologoen arabera 1.700 urte). Gainera erraza ematen du analisiak errepikatzea, bermea ematen duen laborategi batean, atzerrian bada hobe. (Txosten zientifikoak).

Ondorioz, epaileari probablea (“grado de probabilidad”) iruditzen zaio ostraka “idazleek” (Eliseo Gil eta Oscar Escribano) alegia, 1.700 urte dituztela… Ondorio “bitxia” egileen adina, epaile baten auto baterako, orain arte txantxetan bakarrik aipatua.

Epaiketa zabaltzen bada, Eliseo Gil arkeologoak frogatu beharko du ez dituela 1.700 urte, gazteagoa dela baizik. Egia esan, Eliseo Gil arkeologoari itxura ona antzematen zaio 1.700 urte beteak izateko.

Errukirik ez dago Iruña-Veleia gorrian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin (eta Oscar Escribanorekin), justizia ez da ezagutu, perbertsioa baizik, azken 8 zortzi urteetan.

15920 Iruña-Veleia ostraka euskalduna, 1700 urte (irudia AFA).

15920 Iruña-Veleiako ostraka euskalduna.

Altamira 25 urte.
Giordano Bruno kiskalita 1600ean.

15920 ostraka euskalduna zazpi urte publiko: analisiak denbora galtzeko balio izan dute

15920

15920 ostraka euskalduna argitaratu zutela badira 7 urte 2008-12-18, kalitate oneko irudiak.

Ebidentea zen eta da kostrak estaltzen duela hizkia, RIIBA, R ezkerreko hanka, eta balitekeela kostraren azpian beste hizki batzuk egotea, VRT(II)TV edo azken hileran…

Duela 7 urte, oso erraza ematen zuen kostra edo zolda datatu eta azpian dauden hizkiak zaharragoak, alegia, 1700 bat urteko euskara zaharra izatea.

Analisiak eskatzen inozoak… 7 urte igaro dira, ostrakak hainbat eskutan egon dira, Ertzaintza, txapelokerrak, grafologoak, ikatz analisi alegalak… baina IPCE Navarro txostenaren konklusioetan:

Ama Ata blogean argitaratu dute  IPCE Navarro txostenaren bukaeran, “interesgarria” iruditzen zitzaiola 15920 ostrakari kostra kendu eta hizkiak irakurtzea… baina ez du egin, nahiz eta ostraka eskuetan izan duen. Zergatik ez du egin? Nork galerazi dio? Nork egin behar du?

Beste ikerlari batek? Beste zazpi urtera?
Navarro txostena

Ebidentzia sinpleen analisiak eskatzen inozoak, 7 urte alperrik galtzeko besterik ez dute balio izan. Bitartean Iruña Veleian 1700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoak zigortuak…

Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian… azken 7 urtetan, justizia ez da ezagutu.
15920

15920 Iruña Veleia IPCE analisiak denbora galtzeko aitzakia (sei urte baino gehiago)

15920 ostraka euskalduna (hizkiak zoldaz estaliak) Koenraad Van den Driessche geologoak argitaratu zituen irudiak duela sei urte eta erdi 2008-12-18an…

2008-12-18an Ostraka blog honetan ere argitaratu ziren 15920 ostraka euskaldunaren irudiak duela 6 urte eta erdi:

15920

Denok ikusi genuen kostrak estaltzen zituela hizkiak eta oso erraza zirudiela erakustea ostraka euskalduna benetakoa zela, duela sei urte eta erdi.

Azken sei urtetan, hainbat analisi egin dituzte Iruña Veleiako ostrakekin, baina inor ez da ausartu ebidentzia sinpleak egiten, zolda garbitu, datatu eta azpian dituen hizkiak irakurtzen.

Ama Ata blogean argitaratu berri dute  IPCE Navarro txostenaren bukaeran, “interesgarria” iruditzen zitzaiola 15920 ostrakari kostra kendu eta hizkiak irakurtzea… baina ez du egin, nahiz eta ostraka eskuetan izan duen. Zergatik ez du egin? Nork galerazi dio? Nork egin behar du?

Beste ikerlari batek? Beste zazpi urtera?
Navarro txostena

Ia zazpi urte alperrik galduak.

IPCEko ikerlari honetzat eta salatarientzat, analisiak denbora galtzeko aitzakia besterik ez dira.

Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian.