Etiketa honen artxiboa: 2_urteurrena

Bihar bi urte 2008ko azaroak 19 (A-19) Arabako Biltzar Nagusietan kiskali zutela gezurrekin Iruña-Veleiako euskara zaharra

A-19an Iruña-Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak Idoia Filloy eta Eliseo Gil kiskali zituzten Arabako Biltzar Nagusietan gezurrekin (MISCART eta pegamentoa) hedabide guztien aurrean eta inolako defentsarik gabe.

Antzerkiaren hiru arduradun nagusiak azaltzen dira paperetan Arabako Kultura diputatua (Agindu Forala 444) festa guztia antolatu zuena, Joakin Gorrotxategi bere txosten filologikoa zelako Aldundian sarrera zuen bakarra (2008-6-24) eta Felix Lopez funtzionaria, Gorrotxategiren txosten bakarraren “unanimitate zientifikoaren” sinatzailea. Ostean Batzordeko txostenen egileak besteen artean. Benetako arduradunak ezkutuan daude noski.

Bi urte terdi badira Gorrotxategiren faltsutze salaketa larriak sarreratu zirela Arabako Foru Aldundian (2008-6-24), bost hilabete ustezko “Batzorde zientifikoak” aztertu sekretupen (2008-6-24 / 2008-11-19) eta bi urte Arabako Biltzar Nagusietan kiskali zituztela arkeologoak… eta oraindik ondorio itzelak izan dituzten faltsutze salaketak EZ DIRA IKERTU.

Epaileak ostrakak analizatzea ebatzi du eta badirudi Arabako Kultura diputatuak eman diola epaileari analizatzeko ostraka zerrenda (esan omen zuen Eusko Legebiltzarrean 2010-11-16an).

Bi urte terdi igaro dira (2008-6-24) eta oraindik faltsutze salaketa larriak ikertu gabe.