Etiketa honen artxiboa: 5
Iruña Veleia 5 urte dataziorik gabe. Berria
Iruña Veleia 5 urte dataziorik gabe. Berria
Eliseo Gil, azken 100 urteetako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuena egin ondoren, euskera historikoa, kristautasunaren hastapena eta garai horretako historia ezagutzeko izugarri garrantzitsuak direnak, kaleratu eta epaitu dute inolako froga zientifikorik gabe.
A19 Iruña Veleia 5 urte hitzaldia Donostian, Alizia Satue: Veleiako latina
A19 Iruña Veleia 5 urte dokumentalaren estreinaldia Donostian:
Bihar A19 azaroak 19 Iruña Veleia 5 urte hitzaldia eta dokumentala Donostian
Lehenago iragarri bezala, Iruña-Veleiako latinaz mintzatuko da Alicia Satué astearte honetan.
Koenraad Van den Driesschek egingo du sarrera; analitikaz hitz egingo du.
Ekitaldi berean, Iruña-Veleia, benetakoak ala faltsuak izeneko dokumentala estreinatuko da. 22 minutu irauten du, eta bertan Eliseo Gil, Idoia Filloy, Patxi Alaña, Juan Martin Elexpuru eta Koenraad Van den Driessche mintzatzen dira, hurrenez hurren.
Veleiako latina. Sos Iruña Veleia.
El latín de Veleia. Alicia Satué. Sos Iruña Veleia.
Alizia Satue hitzaldia gazteleraz Gasteiz 2012-11-24: El latín de Iruña Veleia (bideoa).
5 años sin ciencia en Iruña Veleia.
Referencias para la conferencia:
- Satué A.El latín de Veleia (junio 2013)
Disponible aquí - Van den Driessche K.Evidencias físicas y la necesidad de hacer una investigación científica de estas evidencias en el caso de la supuesta falsificación de Veleia
Disponible aquí - Van den Driessche K.El Golpe Científico del 19N
Disponible aquí - Van den Driessche K.Bases científicas para la investigación de las evidencias físicas de los grafitos de Iruña Veleia
Disponible aquí
A19 Iruña Veleia arkeologoak 5 urte zigortuak inolako frogarik gabe
A19 2008 azaroak 19 Eliseo Gil 5 urteko zigorra gezurrekin
A19 2008 azaroak 19 Eliseo Gil Iruña Veleiako arkeologoari 5 urteko zigorra gezurrekin
Zer gertatu zen duela 5 urte 2008-11-19an?
A19 duela 5 urte, 2008ko azaroaren 19an, Eliseo Gil–i 5 urteko zigorra jarri zioten gezurrekin, pegamentua eta Miscart. Duela 5 urte Arabako Biltzar Nagusietan Iruña Veleiako ikerketa batzordekoek faltsutzat salatu zituzten ostraka euskaldunak eta hauekin batera, 15 urtetan bertan lan egindako arkeologo mitikoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy zigortu zituzten gezurrekin, oraingoz 5 urte. 2008-11-19an Gorrotxategiren salaketa hauekin bakarrik eta gezurrekin (+IISCART+ eta pegamentua) kiskali zituzten Iruña Veleiako arkeologoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy, 15 urte lan egin ostean, Arabako Biltzar Nagusietan, eta eskubide guztiak kendu zizkieten. Salaketa larriak 5 urte, baina oraindik ez dute ezer frogatu, nahiz eta arkeologoak zigortuta jarraitzen duten inolako eskubiderik gabe… hau da Iruña Veleiako azken 5 urteko injustizia lotsagarria. Justiziarik ez bada errukia. (jarraitzen du)
A19 hitzaldia Iruña Veleia 5 urte: Veleiako latina. Alizia Satue. Donostia kultura
A19 hitzaldia Iruña Veleia 5 urte: Veleiako latina. Donostia kultura 2016 Europako kultur hiria.
Iruña Veleiako aurkikuntzen bostgarren urteurrena dela eta, Alicia Satuék, latinezko irakaslea Mutrikuko BHIan, “Veleiako latina” hitzaldia emango du.
A19 Iruña Veleia 5 urte hitzaldia Donostian Alizia Satue: Veleiako latina
Gorrotxategi bost urte beldurtuta
Gorrotxategi bost urte beldurtuta. Iruña Veleiako arkeologoak inolako frogarik gabe zigortu zituzten duela ia bost urte 2008-11-19an, batzuen beldurrengatik, eta hor jarraitzen dute zigortuak, nahiz eta salaketen frogarik “oraindik” ez diren inon azaldu… ostrakak analizatzen omen daude Madrilgo laborategian. Justiziarik ez bada errukia.
Bihar, urriaren 8an, bost urte beteko dira Gorrotxategik esan zuela Iruñean 2008-10-8an Euskaltzaindiaren 75. urteurrenean: «Beldur naiz hau guztia (Iruña Veleia) ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».
Berria.info 2008-10-8an: Eta zalantzak, orain, susmoak dira. Eta euskara zaharraren aditu prestigiodunenak, Joakin Gorrotxategik, orain arte inork erabili nahi izan ez duen hitza erabili du azkenean. «Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».
Ordurako hilabete batzuk lehenago Gorrotxategik faltsutze salaketa larriak sarreratuta zituen AFAn 2008-6-24an, baina hori ez zuen esan eta oraindik ez dira ikertu. Ekainaren 24an bost urte bete ziren Gorrotxategik bere txostena faltsutze salaketa larriekin sarreratu zuela Arabako Foru Aldundian, ondorioak ikaragarriak izan ziren Iruña Veleiako arkeologoentzat, ohorea eta 15 urteko lana galdu baitzituzten. Bost urte igaro dira eta oraindik ez dira salaketak ikertu ezta frogarik azaldu. Indefentsio ikaragarria.
Gorrotxategik salaketak egin baino bi urte lehenago defendatu zuen publikoki Iruña Veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera:
2006-6-15ean Gorrotxategik bermatu zuen Iruña-Veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera.
Bi urte beranduago (2008-6-24) faltsutzat salatu zituen 70 bat ostraka eta Iruña-Veleiako euskara zaharra.
5 urte Gorrotxategik faltsutze salaketa larriak eta oraindik ikertu gabe
Ekainean 5 urte, 2008-6-24an sekretupean Gorrotxategik bere txosten zientifikoa sartu zuen Arabako Foru Aldundian, non faltsutze salaketa larriak dauden Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoen aurka. Ondorioak ikaragarriak izan ziren arkeologo salatuentzat Eliseo Gil eta Idoia Filloy, 5 hilabete beranduago, 2008-11-19an kiskaliak izan ziren gezurrekin (pegamentua eta MISCART gezurrezko Descartes) Arabako Foru Aldundian hedabide guztien aurrean, lana, ondra eta defendatzeko eskubidea ere ukatu baizitzaien.
Arkeologoen aurka, iruzur ekonomikoagatik egin zitzaizkien salaketa larriak artxibatu zituzten betiko inolako funtsarik ez zutelako.
5 urte igaro dira eta oraindik ez dituzte salaketak ikertu ez eta epaitu ere, nahiz eta arkeologoak de facto zigortuak jarraitzen duten azken 5 urtetan guztia galduta eta eskubiderik gabe. Injustizia latza. Noiz arte?
Noizko 5 urte atzeratu diren analisiak?
Noiz 5 urte atzeratu diren indusketa kontrolatuak?