Etiketa honen artxiboa: 9 urte

Iruña-Veleia bederatzi 9 urteko bidegabekeria. JM Elexpuru

Eliseo Gil Gasteiz 2017-11-23Eliseo Gil arkeologoarekin bederatzi 9 urteko elkartasuna Gasteiz 2017-11-23.
Iruña-Veleia 2017-11-23Bederatzi urteko bidegabekeria. JM Elexpuru.
Iruña-Veleia 2017-11-23, bederatzi urte.
Gero eta sekretu eta kiratsa gehiago Iruña-Veleian, erruki gutxiago dagoen bitartean euskara zaharra aurkitu zuten Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoekin bederatzi 9 urte ondoren, justizia ez da azaldu, mendekua baizik.

A19 azaroak 19, bederatzi 9 urte lotsagarri komunikatua Sos Iruña-Veleia

13343 Kalbarioa hezurra Iruña VeleiaA19 azaroak 19 bederatzi 9 urte lotsagarri. JM Elexpuru.

Igande honetan, azaroak 19, betetzen dira bederatzi urte. Hona hemen SOS Iruña-Veleiaren prentsa-oharra. PRENTSA-OHARRA

Azaroak 19, bederatzi urte betetzen dira Iruña-Veleiako aztarnategitik Lurmen bota eta gaia auzibidean jarri zutela

2008ko azaroaren 19an, Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk zuzendutako  Lurmen  enpresa kanporatu zuen Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleiako aztarnategitik. Horretarako,  Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslez osaturiko batzorde baten txostenetan oinarritu ziren, nola-halako kalitatea eta objetibotasuna erakusten duten txostenak, egia esanda. Handik gutxira, Foru Aldundia arkeologoen aurka kereilatu zen.

Gauza asko gertatu da harrezkero, baina, gure ustez, garrantzitsuena izan da grafitoen benetakotasunaren eta arkeologoen praktika onaren aldeko hogeitaka txosten egin eta aurkeztu direla, nazio askotako ikerleek idatziak.

Bederatzi urte igaro dira eta Eliseo Gil eta Lurmeneko bi kolaboratzaile epaitegiaren erabakiaren zain jarraitzen dute, sekula heltzen ez den erabaki horren zain. Izan ere, gure herrian irekirik jarraitzen duen auzirik zaharrena da askogatik. Une honetan auzia Arabako Audientzia Probintzialaren eskuetan dago, erakunde honek erabaki behar du behin betiko artxibatu ala epaiketara eraman.

Jarri gaitezen une batez Eliseo Gilen larruan: bederatzi urteko “aulki-zigorra”, mediatikoki kondenatua, bere lanbidean jarduteko de facto ezgaitua, sekula iristen ez den erabaki judizialaren zain. Benetako kalbarioa, benetako tortura.

Une honetara helduta, Arabako Epaitegiaren geldotasun etsigarria salatu nahi dugu, eta erakunde horri exijitzen diogu hartu dezala behingoz erabakia. Kasua artxibatzea eta ondoren piezen lagin bat Arkeometrian espezializaturiko laborategietara eramatea  da, gure ustez, hartu daitekeen erabaki bakarra.

Azkenik, herri honetako indar biziei eta hedabideei eskatzen diegu hauts dezatela gai honen inguruan dagoen isiltasuna, egun beltz haren bederatzigarren urteurrena profitatuz.

SOS Iruña-Veleia

PD: informazio gehiago: http://www.sos-irunaveleia.org/starthttp://blogak.goiena.eus/elexpuru/,   http://www.amaata.com/

 

Egunkaria itxi zutela 9 urte

2003-2-20an gaur 9 urte itxi zuten euskaldunon Egunkaria, 7 urtera absoluzioa etorriko zen nahiz eta oraindik afera bizirik dagoen.

Inaki Uria. Berria 2012-2-19.
Egunkaria 9 urte

2008-11-19an Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak kiskali zituzten Arabako Foru Aldundian duela hiru urte… eta amaten du Egunkaria aferaren antza izango duela. Hau al da justizia?

Iruña Veleia hiru urte lotsagarri. Juan Martin Elexpuru.