Etiketa honen artxiboa: agiria

SOS Iruña-Veleiaren agiria Arabako Lurralde Auzitegiaren sententziaren aurrean

13371 Iruña VeleiaSos Iruña-Veleiaiaren agiria. JM Elexpuru.

Berriki jakin denez, Arabako Lurralde Auzitegiak berretsi egin du Eliseo Gil kondenatzen duen sententzia, eta horretaz gain isun barregarri samar bat erantsi dio: sei euro eguneko sei hilabetez. Sententzia eman zuen epailearen zein Audientziaren arrazoiketa honelatsu laburtu daiteke: Madrileko IPCEko funtzionarioa den Jose Vicente Navarro geologoak aztertu dituen 39 piezetatik 36 faltsuak dira, metal modernoen arrastoak aurkitu dituelako beraietan (25 bat metal-mota ezberdin). Eta hainbat galdeketa eta miaketa eginda gero frogarik aurkitu ez duten arren Eliseo Gilen aurka, guztiz “konbentzituta” daude bera izan dela egile “mediatoa edo inmediatoa”, hau da, beste norbaitzuk izan litezke (“terceros”), baina bera jakinean egonda.

Zaintza katea hautsi izanak, hau da, grafitoak kereila jartzailearen (hots, Aldundiaren) eskuetan urte luzez egon izanak ez omen du inolako garrantzirik, ezin baita zalantzan jarri erakunde horren zintzotasuna; gainera berari interesatzen omen zitzaion beste inori baino gehiago aurkikuntzak benetakoak izatea. Eliseoren motibazio ezaren, mobil faltaren gai irristakorra geratzen zitzaien azaltzeko, eta hori di-da batean konpondu dute anbizioa eta giza izaeraren konplexutasuna gogora ekarriz.

Audientziaren sententziak mespretxatu egiten du defentsak epaiketan Mikel Albisu geologoaren eskutik aurkeztutako txosten periziala, zeinetan laborategiko saioen bidez frogatzen den grabazioak modernoak izango balira metalen dentsitatea grafitoetan agertzen dena baino ia hamar aldiz handiagoa izango zela, eta metal arrasto horiek garbiketa-prozesuaren eta manipulazio berrien ondorio izan daitezkeela. Gainera, zera esatera ere ausartzen da sententzia: piezen ildoetan kostrarik ez baldin bada agertzen, grafito horiek berriak direla. Ondorioz, museotan erakusten diren grafitoak ere berriak izan beharko dute (beraz, faltsuak), garbi-garbiak egoten baitira ia beti.

Labur esanda, justiziaren kontrako iraina. Sententzia batek sinesgarria izan behar du, edonork ulertzeko modukoa. Ezin da irudimen-ariketa bat izan justifikatu ezin dena justifikatzeko ahalegina, frogatu ezin dena frogatzeko saioa. Eta oraingo honetan epaiak onartu beharko zuen ez dela frogatu grafitoen faltsutasuna, eta ondorioz ezta autoretza ere.

Ia hamabost urte igaro dira grafitoak aurkeztu ziren egunetik, baina hala ere sinetsita gaude partida honek asko iraungo duela oraindik. Zientifikoek erabaki behar dituzte eztabaida zientifikoak eta ez epaileek. Egin diezazkietela behar diren analisiak pieza guztiei, epaiketatik at geratu diren ia hirurehun horiekin hasita; garbitu ditzatela indusketaren azkenaldian ateratako hogei kaxak, eta erakundeek, Arabako Aldundiak eta Jaurlaritzak kasu honetan, ireki diezaiotela bidea zientziari.

Gasteiz 2021-02-01

 SOS Iruña-Veleia

Comunicado de SOS Iruña-Veleia ante la sentencia de la Audiencia Provincial de Álava

Como se ha sabido hace poco, la Audiencia Provincial de Álava, además de ratificar la sentencia condenatoria de Eliseo Gil, le ha añadido una multa, bastante ridícula por cierto, de seis euros al día durante seis meses. La argumentación tanto de la jueza que emitió la sentencia como de la Audiencia podríamos resumirla de la siguiente manera: 36 de las 39 piezas analizadas en el IPCE de Madrid por el geólogo José Vicente Navarro, funcionario de dicha institución, son falsas porque ha hallado restos de metales modernos (unos 25 tipos diferentes), y aunque después de arduos interrogatorios y registros no se ha encontrado ninguna prueba de que el falsificador sea Eliseo Gil, se tiene el “convencimiento” de que ha sido él el “autor mediato o inmediato”, es decir, que pudieron ser terceras personas pero con su conocimiento.

El hecho de que se haya roto la cadena de custodia, es decir, que las piezas hayan estado durante años en manos de la parte querellante, la Diputación, no tiene ninguna importancia, pues cómo se puede dudar de la honestidad de esa institución?, además de que ella era la más interesada en que las piezas fueran verdaderas. Queda el espinoso asunto del móvil, de la falta de motivación de Eliseo para cometer el delito, lo cual se solventa de un plumazo, aludiendo a la ambición y a la complejidad de la condición humana.

La sentencia de la Audiencia desprecia el informe pericial de la defensa presentado en el juicio por el geólogo Mikel Albisu, el cual demostraba con ensayos de laboratorio que la densidad de metales en caso de que fueran grabaciones recientes sería hasta diez veces mayor que la que se halla en los grafitos, cuyos restos pueden ser consecuencia del proceso de lavado y de manipulaciones recientes. Además la sentencia afirma categóricamente que si no existen costras en los surcos los grafitos son recientes, lo cual implicaría que los grafitos que vemos expuestos en los museos también son recientes (es decir, falsos),  pues generalmente suelen estar totalmente limpios.

En fin, un insulto a la justicia. Una sentencia tiene que poseer un relato creíble, algo que lo pueda entender todo el mundo. No puede ser un ejercicio de imaginación, un intento de justificar lo injustificable y de demostrar lo indemostrable. Y en este caso tenía que haber reconocido que no se ha demostrado la falsedad de los grafitos, y por lo tanto tampoco la autoría.

Aunque ya han transcurrido casi quince años desde que se presentaran en sociedad los grafitos, estamos convencidos de que este partido va a durar mucho todavía. No son los jueces los que tienen que decidir una controversia científica sino los científicos. Que se realicen los análisis pertinentes a todas las piezas, empezando por las casi 300 que no han sido juzgadas; que se laven las veinte cajas de material extraídas en la última fase, y que las instituciones, en este caso la Diputación de Álava y el Gobierno Vasco, dejen paso abierto a la ciencia.

Vitoria-Gasteiz 2021-02-01

SOS Iruña-Veleia

Hemen Iruña-Veleia Martxan taldearen agiria

Iruña-Veleia argitu agiria. JM Elexpuru.

Elexpuru Fontaneda 2020_1_28Iruña-Veleia argitu komunikatua. JM Elexpuru.

Iruña-Veleia Argitu-ren agiria epaiketaren atarian

Iruña-Veleia Argitu ekimenak bere jarrera agertu nahi du datorren otsailaren 3an Gasteizko Justizia Jauregian hasiko den epaiketa dela eta. Sekula egin behar ez zen epaiketa, gure ustez, zigor-auzitegia ez delako eztabaida zientifiko bat erabakitzeko lekurik onena.

2009an Arabako Foru Aldundiak Eliseo Gil Zubillaga Lurmeneko zuzendariaren, Oscar Escribano Sanz langilearen eta Rubén Cerdán Casilari kolaboratzailearen aurka kereilatzeko erabaki negargarria hartu zuen, Batzorde Zientifiko Laguntzailea izenekoaren zenbait txostenetan oinarrituta. Gogoratu nahi dugu ebidentzia fisikoez egindako txosten bakarrak ez zuela ondorioztatzen ez grafitoak benetakoak zirenik eta ez faltsuak zirenik. Handik gutxira, nazio ezberdinetako hainbat adituk ondutako txostenek banan-banan ezeztatu zituzten Batzorkideen faltsutasun argudioak.

Nahiz eta ikertu beharreko pertsonak hiru bakarrik izan, instrukzio fasea amaiera gabea izan da, hamaika urte igaro baitira kereila jarri zenetik orain arte, hamaika urteko “aulki-zigorra” auzipetuentzat, benetako tortura. Eliseo Gil eta Oscar Escribano kartzela-urte luzeak bereganatzeko arriskuan daude (zazpi urte eta erdi Gilek, hiru eta erdi Escribanok), eta ia 300.000 euroko isuna ere bai “ondarearen aurkako kalteengatik”. Eta hori oraindik zientifikoki frogatu gabe dagoelarik grafito bakar bat ere faltsua dela eta are gutxiago auzipetuak direla egileak.

Era berean, gure harridura azaldu nahi dugu Isabel María Díez-Pardo Hernández epaileak, auziaren epaile bakarrak, ez dituelako deklaratzera deitu ez kereila jarri zuen politikaria, Lorena Lopez de Lacalle Aldundiko diputatu ohia, eta ezta faltsutasuna erabaki zuten unibertsitate irakasleak ere: J. Gorrochategui, J. Lakarra, A. Azkarate, J. Núñez, etab., nahiz eta bi aldeek eskatu. Guztiz ulertezina zaigu zergatik ez duten agertu behar ahozko bistan egoera honen sortzaile eta erantzule nagusiak. Benetakotasunaren aldeko txostenen egileak ere (E. Harris, R. Colmenero, U. Fritz, K. Van den Driessche, etab., ezingo dute deklaratu.

Guk geure aldetik berriro adierazi nahi dugu konbentzituak gaudela grafitoak benetakoak direla, eta ondorioz auzipetuak errugabeak direla egozten zaizkien delituetatik. Hau dela eta, Arabako Foru Aldundiari eskatzen diogu auzipetuen aurkako karguak baztertu eta azterketa arkeometrikoak eta indusketa kontrolatuak bideratu ditzala, hauexek baitira auzia betiko erabaki dezaketenak, Lurmenek eta Iruña-Veleia Argituk behin eta berriz proposatu duten bezala. Oraindik garaiz gaude.

Aldi berean, arrenka eskatzen diegu gure ondare kulturala eta historikoa zaintzeko eginkizuna duten erakundeei (Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritza, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Jakiunde, etab.), zein erabakitzeko edo eragiteko ahalmena duten pertsonei, arazoari arduraz hel diezaiotela eta ahaleginak eta bi egin ditzatela auzia argitzeko.

Azkenik, dei egiten diogu gaiarekin arduratutako jende guztiari datorren larunbatean, otsailak 1, Gasteizen egingo den Bizikleta Martxan parte hartzera. Zientziarik gabe justiziarik ez / Sin ciencia no hay justicia izango du lema, goizeko hamaiketan hasiko daLakuako autokarabanen aparkalekuan, eta zenbait geldialdi egin ondoren, eguerdiko ordu batetan amaituko da Justizia Jauregiaren aurrean, non egingo den elkarretaratzea eta azken ekitaldia.

Eginahalak egin behar ditugu auziak amaiera ustela izan ez dezan, hurrengo belaunaldiei pasatuko genieke-eta eztabaida. Egia jakin nahi dugu, edozein delarik ere. Egia jakitea exijitzen dugu.

Iruña-Veleia Argitu (Gasteiz, 2020-01-28)

Iruña-Veleia argitu agiriaren aurkezpena. Berria

Veleia argitu aurkezpenaIruña-Veleia argitu agiriaren aurkezpena. Berria.

Iruña-Veleia auzia argitzeko manifestua. Argia.

Iruña-Veleia manifestua. Naiz.

Kultur eta gizarte eragile ezagun askok sinatu dute manifestua: 140 orotara. Tartean dira, besteak beste, Benito Lertxundi, Garbiñe Biurrun, Patxi Zabaleta, Pako Aristi, edota Amets Arzallus.

Iruña-Veleia auzia argitzearen aldeko agiria aurkeztu dute kultur eta gizarte arloko dozenaka eragilek, Gasteizen egindako agerraldian. Aztarnategian aurkitutako grafitoak benetakoak diren ala ez argitzeko bide zientifikoak erabiltzeko eskaria luzatu diete erakundeei. “Ezin da denbora egon auzia argitu gabe”, azpimarratu dute. Gontzal Mendibil musikariak eta Nekane Jurado ekonomialariak irakurri dute agiria.

Piezen lagin bat arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea, eta auzibidean zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak egitea galdegin dute. Presazko neurritzat jo dituzte, besteak beste, “begi bistako arrazoi humanitarioengatik”. Izan ere, piezak aurkitu zituzten Eliseo Gil eta Oscar Escribano arkeologoen aurkako auzibidea martxan da, eta epaiketa noiz hasi zain dira. Orain hilabete da auzipetuen aurkako akusazio idatziak aurkeztu zituztela. Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Fiskaltzak bost eta zazpi urte arteko kartzela zigorra eskatu zituzten bi auziperatuentzat. Hamar urte beteko dira aurki Iruña-Veleiako aztarnategian piezak aurkitu eta faltsutzat jo ondoren, Lurmen enpresaren aurkako auzibidea hasi zutenetik.

Agiriak dioenez, piezak egiazkoak diren ala ez argitzea garrantzitsua da “ez bakarrik euskararen historiarentzat, baita beste ezagutza arlo askorentzat ere”. Adierazi dutenez, “erraz” argituko litzateke egungo “datazio teknika modernoak” erabiliz, bada horiek erabiltzearen aldeko eskaria luzatu diete erakundeei.

Kultura, politika, gizarte eta unibertsitate arloko 140 aurpegi ezagunek sinatu dute manifestua. Tartean dira, besteak beste, Garbiñe Biurrun epailea, Emilio Illarregui eta Eduard Harris arkeologoak, Benito Lertxundi, Eñaut Elorrieta eta Fermin Muguruza musikariak, Jesus Arregi fisikaria eta Koenraad Van den Driessche geokimikaria, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariak, Kirmen Uribe, Toti Martinez de Lezea eta Joan Mari Irigoien idazleak, Patxi Zabaleta eta Patxi Uribarren euskaltzainak, eta baita EHUko hainbat irakasle ere.

Iruña-Veleia Argitu ekinbideko kideek kalera aterako dute agiria, eta sinadura bilketa bat abiatuko dute. Sarean ere sinatzeko aukera izango da change.org webgunean.

Eliseo Gil 6 sei urte kontzentra Gasteizen gaur

Eliseo Gil-ekin elkartasuna adierazteko kontzentrazioa Gasteizen gaur (Cadena Ser)

Eliseo Gil zurekin gaude. JM Elexpuru

Jende multzo polita bildu zen Gasteizen Eliseo Gil, zurekin gaude, 6 urteko bidegabekeria / 6 años de injusticia pankartaren atzean. Correo, Diario Vasco, Cadena Ser eta beste hedabide batzuetan ondo islatu da gertaera.

IMG_0861

Iruña Veleia sei urteko bidegabekeria. (Agiria Gasteiz 2014-11-22)

Prentsaurrekoa eta agiria. JM Elexpuru

IPCE prentsaurrekoa Gasteiz 2014-1-31 (bideoa)
Lurmen 2014-1-31

Prentsaurrekoa eta agiria. JM Elexpuru.

Kazetari eta hedabide ugari etorri da gaur eguerdiko prentsaurrekora. Eliseo Gilek, Patxi Alañak eta Juan Martin Elexpuruk irakurri dute agiria. Koenraad van den Driescche geokimikariak IPCEren txostenaren zenbait alderdi jorratu ditu irudien bidez. Idoia Filloyk hainbat azalpen eman ditu ondorengo solasaldian. Gaztelaniazko bertsioa. Eta euskarazkoa:

IPCE prentsaurrekoa Gasteiz 2014-1-31 (bideoa)