Etiketa honen artxiboa: almagro

Ekain 50 urte: Almagrok debekatu zien ikertzea Jose Migel Barandiaran eta Jesus Altunari

Ekain behorraEkain 50 urte. Jesus Altuna. Naiz.
Jose Migel Barandiaran.
Handik ‘comisario general de excavaciones’ delakoak, Almagro (falangista) abizenekoak, zoriondu ordez bera iritsi bitartean gu sartzea debekatu zigun. Berak ikertu nahi zuela. On Jose Migeli esan nion: ‘zuk bizitza oso daramazu honetan eta nola etorriko da hura aztertzera?’. Hurrengo egunean bertan hasi ginen barruko azterketa egiten.

Arkeologo eta paleoantropologoak Ekaingo kobazuloaren zirrikituak ederki ezagutzen ditu. Urteak eman ditu bertan lanean, han bizi izan zen Lehen Gizakiaren sekretuak ikertzen. Soinean 86 urte izanagatik, burua argi du eta atzo izan balitz bezala gogoratzen du haitzulora sartu zen lehen aldia. Kontakizun zientifikoa bizipen pertsonalez zipriztindu du.

Almagro zientziarako izen madarikatua.

Ekain aurkitu zutela 50 urte

Ekain behorraEkain behorra.

Ekain aurkitu zutenean duela 50 urte ere, Almagrok (goropiusa) debekatu zuen Ekain harpera sartzea bera azaldu arte… Ekain 50 urte Aranzadi omenaldia. Liburu zoragarria argitaratu dute.

Ekain behorrak. Aranzadi

 

Ekain behorrak 50 urte. Berria.
Biharko egunez, duela 50 urte, topatu zuten Andoni Albizurik eta Rafael Rezabalek Ekaingo koba, eta hark barnean gordetzen zuena, historiaurreko artea: 70 irudi, 64 margolan eta 6 grabatu. Eta irudien artean, bat errepikatuena: zaldiarena. Bizkor jazo ziren hurrengo egunetako mugimenduak: bi egunetara, han ziren Aranzadi elkarteko Jose Migel Barandiaran eta Jesus Altuna margolanak egiaztatzen, eta aste bereko ostegunerako burdinazko hesi bat jarria zuten leizearen sarreran, lehen babes neurri gisara. Hasieratik, Ekain turismoaren inpaktutik aparte mantentzeko neurrien alde borrokatu ziren arkeologoak. Sasoi hartan, Altamirako kobek, esaterako, 3.000 bisitari hartzen zituzten egunero, eta, arkeologoen begietara, bistakoa zen joan-etorri hark arte paleolitikoari eragiten zion kaltea.

Altamira

Henrike Knorr hil zen duela 10 urte eta Iruña-Veleiako euskararen aurkako ehizaldia zabaldu zuten

Henrike KnorrHenrike Knorr zendu zen duela 10 urte (2008-4-30), bazekiten goi mailan inork ez zuela Iruña-Veleiako euskara zaharra defendatuko eta ehizaldia zabaldu zuten 1.700 urteko euskararen aurka Almagrok eta konpainiak… bi hilabete baino lehenago faltsutze salaketak erregistratu zituzten… 10 urte ostean oraindik ez dute ehizaldia bukatu ezta amaituko ere.

Henrike Knorr zendu zen duela 10 urte. Blog xume honetan ere bazuen bere loturatxoa. Beti gogoratuko dugu zer pozarekin kontatzen zuen Iruña Okan azaldu zirela euskaraz 70 bat esaldi motz (ian edan lo) eta ehun baino hitz gehiago… loturatxo bat beretzat eta doluminak senideei. Henrike Knorr hil zaigu loturatxoa beretzat.

2008an Henrike Knorri omenaldia: “Bere ezpalekoak ez izanagatik, Henrikeren heriotzak begiak zabaldu dizkigu eta konturatu gara Iruña Okako aurkikuntzen aurrean defendatu duen jarrera zaila, ausarta eta konprometitua. Orain beranduegi, jabetu gara euskaldunak bezala zein bakarti utzi dugun batzutan, adibidez, Iruña Okako ikertzaile batzordearekin batera komunikatua sinatu zuenean 2006-11-23an lehen aipatu bezala. Orain utzi gaituenean konturatu gara zein den komunikatuaren garrantzia, filologo euskalduna eta euskaltzaina bakarra defendatu duena Iruña Okako euskara zaharra. Bakarti utzi genuen eta damu gara. Aitortu nahi diogu bere jakinduria, duintasuna, poza, ausardia, jarrera, euskara moderno eta zaharraren defentsa zaila, ausarta eta trinkoa tamalez azkeneraino. Agur eta ohore Henrike Knörr filologo euskalduna. Doluminak senideei.

Henrike Knörr filologoa eta euskaltzaina hil zaigu. Iruña Okako aurkikuntzei dagokiolarik ez da  aseptikoa izan, maitasunak eta afektibitateak zuzendu du bere jarrera eta uste dut euskaldun askoren ordezkari bilakatu dela. Bere ahotik zuzenean entzun izan genuen eta egunkari zaharretan irakur daiteke adibidez, zenbat poztu zen Eliseo Gil-ek Iruña Okako indusketen zuzendariak, hots egin zionean esanez duela 1.700 urteko euskarazko hitzak azaldu zirela ostroketan (zeramika puskak grabatuak) eta ez zuen bere urduritasuna ezkutatzen aurkikuntzak zuen garrantziarekin. Zer poza hartuko zukeen Mitxelena jaunak aurkikuntzen berri izan balu. Beti defendatu du azaldutako euskarazko hitzen jatortasuna eta antzinatasuna, arkeologoek emandako informazioen arabera, eta aurkakoa demostratzen ez den bitartean.

Eszeptikoen aurrean aurpegia eman du askotan, oldarkor batzutan esanez adibidez, eszeptikoek irentsi beharko zituztela zalantza guztiak, giro eszeptiko orokor batean murgilduta, euskal filologoen artean ere. Egia esan ez gaude ohituta euskal zientifiko, intelektual eta euskaltzain baten aldetik antzeko jarrera ausartik ikusten eta eskertzekoa izan da.

Ez dut ahaztu nahi bere ahotik zuzenean entzundako hitzak sortu zidaten zirrara, bere hitzaldi batean esan zuenean “Iruña Okan azaldu zirela hedabideetan argitaratutako hitzez gain, duela 1.700 urteko hirurogeita hamar bat esaldi motz (ian edan lo) eta ehun luze bat  hitz  euskaraz“urdin, isar, zuri, gori, edan, ian, lo, ta, iaun, geure, ata, zutan, iesus, ioshe, ata, mirian, ama…”. Bakarrik bi eraikin arakatu omen dituztela Iruña Okako indusketetan eta zalantzarik ez izateko askoz ere euskal hitz gehiago azalduko zirela.

Iruña Okako aurkikuntzen aurkako eszeptikoen kritikak areagotu eta deskalifikazio pertsonaletara igaro zirenean, zalantzan jarriz ikertzaileen ohore pertsonala ere, Henrike Knörr-en jarrera ere gardena eta ausarta izan zen, eta bera izan zen euskal filologo bakarra Iruña-Veleiako komunikatua sinatu zuena (2006-11-23) ikertzaile talde osoarekin batera, non ozenki esaten den besteen artean:

Iruña Okako ostrakak erromatar garaikoak direla, bere garaiko beste milaka ebidentziekin batera azaltzen direla, erromatar garaiko geruzetan azaldu direla eta zigilatzen dituzten beste erromatar garaiko geruzen azpian”.

Aurten Arabako Foru Aldundiak erabaki zuen batzorde zientifikoa izendatzea Iruña Okako aurkikuntzak egiaztatzeko eta bertan nola ez, Henrike Knörr izendatua izan zen eta askok gure ordezkari bezala sentitzen genuen eta bere heriotzarekin umezurtz utzi gaitu eta eskertu nahi diogu bere jarrera maitagarria eta ausarta, tamalez azkeneraino. Agur eta ohore.”

155. artikulua Lleidako museoko ondasunak (Sixena) Aragoira eramateko. Vilaweb.

Sixena LleidaSixenako ondasunak Lleidatik Aragoira. Vilaweb.
Méndez De Vigo aprofita el 155 i ordena el trasllat dels béns de Sixena a l’Aragó. El ministre espanyol aprofita la intervenció de la Generalitat…

Laster Iruña-Veleiako ostraka euskaldunak M. Almagroren eskutan…
Astroki Axtrokiko (Eskoriatza) urrezko ontziak azaldu zirenean denbora falta zitzaion Madrilera lapurtzeko.

Axtrokin (Eskoriatzan) aurkitu ziren urrezko ontziak ere Madrilera eraman eta ez dituzte itzuli. Axtroki urrezko ontziak Eskoriatzan aurkitutakoak ere Madrilera eraman zituzten eta bertan daude oraindik originalak (40 bat urte), noiz itzuliko dituzte?

Badira 9 bederatzi urte Iruña-Veleiako “iruzurra” salatu zutela eta oraindik epaitegian “ikertzen” noiz arte?

13395 Iruña Veleia9 bederatzi urteko zigorra epaiketarik gabe Iruña-Veleian ostraka euskaldunak aurkitu zituzten arkeologoei. Aski da!

Gorrotxategik Iruña Veleiako “iruzurra” salatu zuen Iruñean Euskaltzaindiaren batzarrean 2008-10-8an duela 9 bederatzi urte.

Almagrok eta Gorrotxategik duela 9 urte faltsutzat salatu zuten Iruña-Veleiako euskara

13398_2Almagrok eta Gorrotxategik duela 9 urte faltsutzat salatu zuten Iruña-Veleiako euskara, batzorde zientifikoak osteko bost hilabeteetan ez zituen ikertu faltsutze salaketa larriak.

Almagro, 2008-6-24an hitzaldia “Los orígenes de los vascos”.

Iruña-Veleian ezin guztia laburtu eta badago “ahaztu” ezin den izena, Goropius Becanus (1518-1572) eta jakina bere apologista Almagro goropiusa. Almagro katedratiko goropiusik gabe ulertu ezina da Iruña Veleiako 8 urteko instrukzioa eta oraindik (zalantzarik gabe) eskainiko dizkigun sorpresak. Ezagunak dira Almagroren sarrera goropiusak Iruña Veleian:

– 2008-6-24an hitzaldia “Los orígenes de los vascos”, Euskalerriaren Adiskideen Elkartean, batzorde zientifikoa zabalik zegoenean, Gorrotxategik bere txostena  Arabako Foru Aldundian sartu zuen egun berean.
Iruña Veleia iruzurra edo txantxa, artikulua El Correo españolen 2008-11-1ean.
Ezagunak dira Almagroren iritzi goropiusak eta irakurtzekoak Iruña Veleiako euskara zaharrekin egin dutena azken 8 zortzi urtetan ulertzeko. Ama Ata blogean gehiago.

Iruña Veleia eta Almagro goropiusa

BecanusZortzi urteko goroldioa atera zaie Iruña Veleiako ostrakei Gasteizko epaitegian, grafologoak, kolore guztietako poliziak,  froga ezagunak eta “sekretuak” ezagutu dituzten bitartean.  JM Elexpururen elkarrizketan (zorionak) gai asko aipatu ditu “instrukzioaren” denbora (8 urte, ematen du bukatzen ari dela) zuritzeko, historia, euskara, politikoak, filologoak, euskalduntze berantiarra, irakasleen anbizioa, Vatikanoa…

Ezin guztia laburtu eta badago “ahaztu” zaion izena, Goropius Becanus (1518-1572) eta jakina bere apologista Almagro goropiusa. Almagro katedratiko goropiusik gabe ulertu ezina da Iruña Veleiako 8 urteko instrukzioa eta oraindik (zalantzarik gabe) eskainiko dizkigun sorpresak. Ezagunak dira Almagroren sarrera goropiusak Iruña Veleian:

– 2008-6-24an hitzaldia “Los orígenes de los vascos”, Euskalerriaren Adiskideen Elkartean, batzorde zientifikoa zabalik zegoenean, Gorrotxategik bere txostena  Arabako Foru Aldundian sartu zuen egun berean.
Iruña Veleia iruzurra edo txantxa, artikulua El Correo españolen 2008-11-1ean.
Ezagunak dira Almagroren iritzi goropiusak eta irakurtzekoak Iruña Veleiako euskara zaharrekin egin dutena azken 8 zortzi urtetan ulertzeko. Ama Ata blogean gehiago.

Errukirik ez dago Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, azken 8 urteetan, goropiusek justizia zer den ez dakite.

Oharra: “Esta conclusión es un ejemplo de “Goropianismo”, término que designa la ingenua creencia de que la propia lengua es la más antigua del mundo, como creyó Ioannes GOROPIUS BECANUS (1518-1572) en sus Origenes Antwerpianae (AMBERES 1572), al considerar que todas las lenguas descendían del Holandés.”

Martin Almagro 8 urte txantxetan ala difamatzen… urte gehiegi txantxa izateko

11459-fauno-txerria

Martin Almagro 8 zortzi urte txantxetan ala difamatzen.

Badira 8 zortzi urte inork baino lehen publikoki, Martin Almagrok salaketa larriak egin zituela El Correo españolen 2008-11-1ean.

Jakina Almagrok ezagutuko zituela Gorrotxategik hilabete batzuk lehenago 2008-6-24ean Arabako Foru Aldundian sarreratu zituen faltsutze salaketa larriak, ausarta gizona beste batek (Gorrotxategi txostena) salaketa formala sarreratu ostean, sekretu pean jakina.

Epaileek behin betiko artxibatu zituzten ustezko estafagatik enpresa publikoek (Eusko Tren eta Eusko Trenbide Sareak) egindako salaketak… baina Almagrok publikoki egindako kalumniak eta difamazioak (edo bromak) ez ditu zuzendu. Zortzi urtetan ez dituzte salaketa larriak ikertu eta ez omen dituzte ikertu nahi. Orain faltsutze salatariek eskubide osoa omen dute Iruña Veleia inpuneki txikitzeko.

Almagrok duela 8 zortzi urte publikoki hasiera eman zion Eliseo Gilen aurkako kanpaina beldurgarriari, 2008ko azaroaren 19an AFAn (A19) bukatu zutena, honekin batera Iruña Veleian aurkitutako euskara zaharrari, zalantzarik gabe Eliseo Gilentzat sei urteko kalbarioa eta zigorra, baina oraindik bukaera ez dago idatzita. Almagrorentzat txantxa da, 8 urteko txantxa luzeegia.

 Martin Almagro

Almagrok eta Gorrotxategik 8 urte faltsutze salaketak egin zituztela ikertu gabe

Gorrotxategi 2008-6-24Almagrok liburuan (Sobre los orígenes de los vascos 2008) eta Gorrotxategik 2008-6-24an bere txostenean, duela 8 urte, bere faltsutze salaketak sarreratu zituen Arabako Foru Aldundian,  http://www.araba.eus/msginet2/Informes/Veleia_Inf_40.pdf .

Bi urte lehenago 2006-6-15ean Gorrotxategi berak bermatu zuen Iruña Veleiako euskara zaharra mundu guztiaren aurrean Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera.

Batzorde zientifikoaren sekretupean, faltsutze salaketa larriak ez ziren ikertuak izan eta 2008-11-19an ontzat eman ziren. Hiru hilabete beranduago 2009-1-18an argitaratu ziren ostraken irudiak eta batzordearen txostenak: http://www.alava.net/msginet2/Veleia/

Azken 8 urtetan 20 bat txosten zientifiko argitaratu dira Iruña Veleiako euskara defendatzen.

Faltsutze salaketa oso larriak ondorio ikaragarriekin Iruña Veleiako arkeologoentzat, 8 urte ikertu gabe. Lotsagarria.

Iruña Veleian 1.700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeoloekin errukirik ez dago, justizia ez da ezagutu.

Gorrotxategik Iruña Veleiako “iruzurra” salatu zuen Iruñean Euskaltzaindiaren batzarrean 2008-10-8an duela zazpi 7 urte.

13395 Iruña VeleiaGorrotxategik iruzurra salatu zuen Euskaltzaindiaren batzarrean 2008-10-8an.

Berria egunkaria 2008-10-9:

“Eta zalantzak, orain, susmoak dira. Eta euskara zaharraren aditu prestigiodunenak, Joakin Gorrotxategik, orain arte inork erabili nahi izan ez duen hitza erabili du azkenean. «Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».

Gorrotxategi Iruña Veleiako batzorde zientifikoaren partaidea zen eta ezin zituen adierazpenak egin, ebazpena egin zuten A19 2008-11-19an.

Ordurako Martin Almagrok faltsutze salaketa larriak eginak zituen 2008ko ekainean bere hipotesien liburuan “Los orígenes de los vascos”.

Gorrotxategi berak bere txostena faltsutze salaketekin sartuta zuen Arabako Foru Aldundian 2008-6-24an hiru hilabete lehenago.

Gorrotxategiren zalantzak

Justizia aspaldi desagertu zen, baina azken 7 zazpi urtetan ez da errukirik izan Iruña Veleia gorrian,  1700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoekin.