Etiketa honen artxiboa: ata

ATA euskal deiadarra” Patxi Zabaletaren artikulua Berria

ATAATA euskal deiadarra. Patxi Zabaleta. Berria 2022-10-29.

Iruña-Veleiako harresian ata idazkuna agertu zen orain dela hilabete batzuk, delako harresi horren garbiketa are-zorrotadaz egiten ari zirelarik. Hitz horren hiru letra edo hizkietatik bi oso garbi ageri direnak lehendik ere ikusiak omen zituzten tokiko ezagutza dutenek, nahiz eta erdiko hizkia —t, alegia— ez zuten ikusitzat ematen orain arte.

Zer dauka ezberdinik edo zein da ezberdintasuna oraingo aurkikuntza honen eta orain arteko egoeraren aurrean?

Eliseo Gil eta Lurmen S.L. enpresak 2005-2007 urteetan egindako indusketetan aurkitutako 400 eta gehiagoko idazkunetan, haietako 70en bat inguruk euskarazko izkribuak edo idazkunak zeuzkaten. Haien artean badira hamabi ata idazkun. Harresikoa bezala-bezalakoak.

Lurpean aurkitutako hamabi ata horiek aita edo Jainkoa esan nahi dutela ondorioztatu izan da; eta, orain harresian idazkun ber-bera eta itxuraz ere guztiz antzekoa agertzeak beste maila bat ematen dio eztabaidari. Harresiko idazkunak beste hamabien antza guztia izateak, zer adierazten du?

Bada horra, lurpean agertutako izkribuak ez direla eta ezin direla faltsuak izan. Lurpeko hamabi ata idazkunak ezin daitezkeela faltsutzat jo, harresikoa bezalako-bezalakoa izanik!

ATA grafitoa Iruña-Veleiako harresian

ATAATA grafitoa Iruña-Veleiako harresian. JM Elexpuru.

Duela gutxi, bistaratuta dagoen I-Vko harresi zatia garbitu dute presiozkoa hondar-txorroa erabiliz, eta ate nagusitik ez oso urrun, ATA idazkia agertu da harlauza batean, gainean gurutze bat duena. Gogoratu dozena bat aldiz agertzen dela ATA grafito eztabaidatuetan, bere esanahia aita delarik ziurrenik, kristauen jainko aita, hain zuzen. Beste froga bat gehiago faltsutzat jotako grafitoen benetakotasunaren alde. Badirudi betidanik egon dela hor, aztarnategia aspalditik ezagutzen dutenek beti hor ikusi dutela diote, baina ez zaiola inportantziarik eman. Egia esan, azken hamabi urtean sarri pasatu gara hormaren aurretik eta ez dugu ikusi, zikinak estalita zegoelako. Iruña-Veleia Martxan-eko kide bat izan zen konturatzen lehena, duela pare bat hilabete.

Hemen klik eginda ikus daiteke talde honek inskripzioaz Independentea.eus-en argitaratu duen artikulua.

Iruña-Veleia

Sopela Na ia eta Iruña Veleia. Xabier Kintana. Berria

Sopela? Baina ez da beti Sopelana izan ala? Xabier Kintana. Berria

“Bazen, gainera, beste n mota bat, gogorragoa, hizkuntzalariek normalean letra larriaz idazten dutena: -N-. Hori, gaurko euskaran –n– arrunt gisa daukagu: anaia, Eneko, ene, kana… Aipaturiko fenomeno hau orain dela mila urte baino lehenago gertatzen hasi zen, eta toponimo honi dagokionez, bai Sopela deitura (1820an dokumentatua) eta bai Sopelabaso leku-izena ere ere.”

NAIA duela 1.700 urte dokumentatuta dago Iruña Veleiako ostraketan, Xabier Kintanak ez dakien arren. Beste senideen izenak ere ama, ata, naia, neba, reba, mona

13393 2005-6-21 ata – ama / neba – reba / -seba – saba / mona

13368a 2005-5-4 denos / zure / naia
13368

Sopela: legitimitatea galdu denean. Ander Ros Cubas. Berria 2014-2-22

ATTA UNSAR = AITA GUREA IV. mendean alemaniera zaharrez. JM Elexpuru

ATTA UNSAR = AITA GUREA IV. mendean alemaniera zaharrez. Juan Martin Elexpururen bloga

Ata Iruña Veleiako ostraketan:

13361a NIIRII  “`ATA ́ ́ ́, ZII  /  YAVH / TA
13361b     II /  II “`AT

13362a SAMVIILL,“`YAVHII ́ ́ ́FILI
13362b IN NOMIINII PAT? / ATARII IZAN
13363 YAVHII / GIIVRII ATA
13364 GIIVRII “`ATA ́ ́ ́ ZVTAN / RIIINV“IIISVS ́ ́TA / IIGIN BADI ZVR
13371a GIIVRII ATA ZVTAN GIIVRII / “`ATA ́ ́ ́.
13393 ATA-AMA / NIIBA-RIIBA / SIIBA-SABA / MONA
13411a ATA, AMA / NIIVRII G

13709 IIAII /  VNI / NVIIRII AT / ZIIT BI / NII

15912 NIIVRII ATA / GAV ILTA / NIIVRII AM
15916 NIIVRII / ATA

16365a NIIV LAIKI / (ηλLOς) NA, / XI VRTII TV, / VIILIIIAN / GORI BISI TA / ES TA
16365b VIILIII NO /VVA, BANA /OSO V POLI /TA, NIIV /RE ATA /ARAINA /ARRAPA