Etiketa honen artxiboa: autoa

Madariagak eta Antelok ez dituzte Iruña-Veleiako ostrakak faltsutzat salatzen

11427 Iruña VeleiaIruña-Veleiako Magistratuen azken autoan (2018-1-17) non zabaltzen den aukera epaiketa egiteko, faltsutze analisiak bakarrik aipatzen dira:

IPCE Navarro txostena eta (ESCRBC).

Ondorioa da, Madariagak (eta IPCE Tomas Antelok) ez dituztela ostrakak faltsutzat salatzen.

Jakina da Madariagak SEM-EDX analisiak egin zituela (karbonoz igurtzita konduktore bihurtzeko) gutxienez ostraka hauekin: 11419 Octavio Augusto,  11427 Ornelio11459 Iupiter txerria manipulatua Irudia Ama Ata eta Carlos Elorza arkeologoaren IR-32.
11419 Iruña Veleia1.700 urteko ostraka dotoreak izorratu dituzte betiko ikatzarekin (11419 Octavio Augusto), (11459 Iupiter Txerria) baina analisiek ez dute balio izan faltsuak direla demostratzeko, baizik eta agian erakusteko benetakoak direla. Nork eman zien baimena ostrakak izorratzeko?
11419 Iruña Veleia

Jakingo da Madariagaren SEM-EDX analisien txostena argitaratzen dutenean.

Non gelditzen da 2008-11-19ko pegamentua eta MISCART-en eskandalu mediatikoa? Zertara joan zen Madariaga 2008-11-19an batzorde zientifikoaren antzerkira, 9 bederatzi urtetan ez badu faltsutze aztarnarik aurkitu? Zergatik ez du argitaratzen SEM-EDX analisien txostena?

Gutxienez gelditzen zaizkigu 1.700 urteko ostraka dotoreen argazkiak ikatzarekin izorratu aurretik:
11419 Octavio / Augusto
11427 ORNIILIO IVLIO QVIIN(T?) / LINA-MIISSALA-CII / RSVS-DOMIINICIA(N?) / FILA-EVPHI(E?)
11459a Iupiter (txerria)

Iruña-Veleiako beste analitika batzuk:

2.- IPCE José V, Navarro txostena “Análisis de fragmentos cerámicos de Iruña-Veleia 2013-10-28“, zati batzuk argitaratuak.

3.- IPCE Tomás Antelo txostena “Informe de examen por imagen” Tomás Antelo, Ángeles Amaya, Miriam Bueso, Ana García, Alfonso Domingo, Carmen Vega 2014-3-14. Txuri beltzean bakarrik.

4.- Escuela Superior de Conservación y Restauración de Bienes Culturales de Madrid (ESCRBC) autoreak Sra. Dávila, Sr. Gea, Sra. Rodríguez. (10/18 Iruña-Veleia Autoan azaltzen da).

1.- Madariaga SEM-EDX: zenbat ostraka karbonoz estalita konduktore bihurtzeko? Non daude irudiak eta analisien ondorioak? Gutxienez 11419 Octavio Augusto,  11427 Ornelio Ivlio11459 txerria manipulatua Irudia Ama Ata

Epaileak adierazi du probablea dela Eliseo Gilek 1.700 urte izatea

15920 Iruña-VeleiaIruña-Veleia Eginbidea 1281/2009. Autoa 2017-5-3. JM Elexpuru.

8 zortzi urte ostean, epaileak argitaratu du Iruña-Veleiako 2017-5-3 auto ospetsua, non idazten duen Iruña-Veleiako ostraka euskaldunak faltsutuak izan omen zirela eta gainera, Eliseo Gil (eta Oscar Escribano) salatzen ditu ostraka euskaldunen egiletzat.

IPCE Jose Vicente Navarro jaunak sinatzen duen txostena hartzen du salaketaren oinarritzat, ez dago osorik argitaratua (ez dut ezagutzen behintzat), zati batzuk baizik.

Irakurri dudanagatik, IPCEko JV Navarroren txostenaren ondorioak, alegia, ostraka euskaldunak azken hamar urtetan izan direla faltsutuak, ez zait iruditzen inolaz ere frogatuta daudenik, aurkakoa baizik, irudietan ikus daiteke (15920 ostraka euskalduna adibidez) hizki euskaldunak zolda edo kostra (1700 urtekoa) dutela gainean, beraz zaharrak direla (ehundaka urte, arkeologoen arabera 1.700 urte). Gainera erraza ematen du analisiak errepikatzea, bermea ematen duen laborategi batean, atzerrian bada hobe. (Txosten zientifikoak).

Ondorioz, epaileari probablea (“grado de probabilidad”) iruditzen zaio ostraka “idazleek” (Eliseo Gil eta Oscar Escribano) alegia, 1.700 urte dituztela… Ondorio “bitxia” egileen adina, epaile baten auto baterako, orain arte txantxetan bakarrik aipatua.

Epaiketa zabaltzen bada, Eliseo Gil arkeologoak frogatu beharko du ez dituela 1.700 urte, gazteagoa dela baizik. Egia esan, Eliseo Gil arkeologoari itxura ona antzematen zaio 1.700 urte beteak izateko.

Errukirik ez dago Iruña-Veleia gorrian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin (eta Oscar Escribanorekin), justizia ez da ezagutu, perbertsioa baizik, azken 8 zortzi urteetan.

15920 Iruña-Veleia ostraka euskalduna, 1700 urte (irudia AFA).

15920 Iruña-Veleiako ostraka euskalduna.

Altamira 25 urte.
Giordano Bruno kiskalita 1600ean.

Iruña-Veleiako epaileak zortzi 8 urteko instrukzioa amaitu du eta froga berriak eska daitezke

13395_1Gaurko albistea 8 urte ondoren, bazen garaia:

BerriaGara

JM Elexpuru.

Eginbidea 1281/2009. Autoa 2017-5-3. Jm Elexpuru.

Azken 8 zortzi urteetan ez dute astirik izan hezurrak datatzeko eta indusketa kontrolatuak egiteko… Bi mila lagunek eskatu bezala, epaileak orain zabaldu du epea “froga osagarriak” eskatzeko.

Iruña-Veleia gorrian errukirik ez dago 1.700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeoloekin, azken 8 zortzi urteetan justizia ez da ezagutu, hemendik aurrera ikusiko da.