Etiketa honen artxiboa: dogma

Altamira filma Marcelino Sanz de Sautuolaren omenez, laster Iruña Veleia

Altamira bison-cave-painting

Altamira filmaren trailerra aurkitu eta defendatu zituen Marcelino Sanz de Sautuolaren omenez.

Laster Iruña Veleia.

Altamirako bisonteak iruzurtzat 23 urtetan (1879-1902). Marcelino Sanz de Sautuola hil zen errekonozimendurik gabe, iruzurgiletzat hartuta.

Iruña Veleia gorria 7 urte errukirik gabe, justizia ez da ezagutu.

Esaterako oso urrutira joan gabe Altamirako 15.000 urteko bisonte zoragarriak azaldu zirenean 1879an, garaiko aditu dogmatikoek berehala esan zuten iruzurra zela, “dotoreegiak, modernoegiak eta zoragarriegiak” zirelakoan eta orduko “dogma” jarraituz, nola izan zitezkeen benetakoak eta 15.000 urtekoak kristauen “Testamentu zaharraren” arabera, jaingoikoak sortu baldin bazituen Adan eta Eba duela bost mila urte Palestinan?

Gure “kultura” Greziatik eta Erromatik baldin bazetorren azken hiru mila urtetan?

Beraz zalantzarik gabe, “oso garbi” zegoen iruzurra zela. Arkeologo, antropologo, historialari, arte aditu… belaunaldi oso bat (23 urte) bizitza intelektual ia osoa igaro zuten esaten eta unibertsitatetan irakasten Altamirako bisonteak iruzurra zela. Hogei bat urte beranduago Frantzian beste harpeak (La Mouthe, Combarelles , Font-de-Gaume) grabatu eta margoekin azaldu zirenean eta Lascaux-eko 12.000 urteko zezenak, derrigorrez 1902an egiazkotzat onartuak izan ziren arte.

ekain_behorraEz ote da errepikatuko Euskal Herrian? Beldurra askea da eta bakarrik pentsatzeak dogmatiko batzuen frogatu gabeko teoriengatik, arkeologo, antropologo, historialari, arte aditu… belaunaldi oso bat galdu daitekeela zientziarako Euskal Herrian, benetako ikara ematen du.

Duela ehun urte jaiotako Oteitzak esan zuen artea perfektua jaio zela duela 30.000 urte Pirinio gorrian eta hizkuntza zergatik ez? Posible al da artea hizkuntzarik gabe? Zein hizkuntzetan margotu ziren Ekain, Altxerri, Santimamiñe, Isturitzeko… harpeak?

Giordano Bruno (1.600)

Dogma Giordano Bruno eta Iruña-Veleia

1.600. urtean Giordano Bruno bizirik erre zutenean teoria heliozentrikoak defendatzeagatik eztabaida itzela gertatu zen. Hiltzaileek “frogatua” zuten eguzkia mugitzen zela, hona “froga”:

Testamentu zaharrean jainkoak Josue-ri agindu zion Jeriko konkistatu behar zuela lur sakratua zelako, erasoan irabazten ari zirela, berandutu zen eta ilunabarrean ikusten ez zutelako erretiratu beharrean zeuden, helburua lortu gabe; baina jainkoak eguzkiari gelditzeko agindu zion, eguzkia gelditu zen eta Josueren armadak astia izan zuen Jeriko konkistatzeko.

Jainkoak eguzkiari gelditzeko agindu eta mugitzen zen eguzkia gelditu zen, eguzkiaren mugimenduaren ebidentzia nabarmena. Beraz Giordano Brunok bere teoria heliozentrikoekin jainkoari desafioa egiten zion, alperrik izan ziren bere teleskopio eta kalkulu guztiak, Testamenduaren “frogaren eta ebidentziaren” aurrean eta bizirik kiskali zuten.

Dogma ebidentziaren aurrean.

Iruña-Veleian antzeko zerbait gertatu da, dogma batzuk omen daude euskararen inguruan, latinizazio berantiarra, euskararen eremua duela bi mila urte, karistiarren hizkuntza, euskararen eboluzioa, gurutzeen esan nahia eta erabilera, euskaldunon ezaguera, idazteko gaitasuna eta abar.

Iruña-Veleiako grafitiak behartzen dute gai batzuk berplanteatzea, besterik gabe, ebidentzien aurrean, interpretazio berri batzuk, hipotesi berriak eta aurrera besterik gabe.

Batzordeko batzuk nahiago izan dute esatea ezinezkoak direla eta faltsutzat salatu dituzte. Faltsutze salaketa larriak ez dira ikertu batzordean (Gorrotxategi) eta duela urtebete kultura diputatuak sinesgarritasuna eman zien, Felix Lopezen ustezko “unanimitate zientifikoaren” arabera. “Frogatutzat” dituzte faltsukeriak.

Orain beste 13+ txosten zientifiko daude grafitiak bermatzen eta Sos-Iruña-Veleia herri plataforma analisiak, indusketa kontrolatuak eskatzen, alegia, ebidentzia zientifikoak, aurre-iritzien, sasi-frogen eta dogmen aurretik. Ez da batere zaila arazoa konpontzea.