Etiketa honen artxiboa: elexpuru

A19. 2008ko azaroak 19, iazko komunitua egun lotsagarri haren 14. urteurrenean.

Iruña_Veleia_2008_11_19A19. 2008ko azaroak 19. 2021eko komunikatua.

Azaroaren 19a, IRUÑA-VELEIAren Eguna (JM Elexpuru)

Iruña-Veleia Arabako Foru Aldundiaren jabetzako aztarnategi arkeologikoa da. 2002az geroztik Lurmen S.L. enpresari esleitu zion induskatzeko, zuzendari Eliseo Gil zelarik. 2005 eta 2006an ezohiko grafitoak zeuzkaten piezak agertu ziren: irudiak, hieroglifoak, latinezko, grekozko eta euskarazko testuak.

Ezustea, batetik eta zalantza ulergarriak, bestetik, 2008an Aldundiak “Batzorde Zientifiko Aholkularia” eratu zuen. Bere azken bilera 2008ko azaroaren 19an egin zen. Amaitu eta minutu batzuetara, Aldundiak talde arkeologikoari “gaizki kudeatutako proiektu arkeologiko bat” egin izana leporatu zion eta aztarnategitik kanporatu zuen, nahiz eta bi txosten bakarrik jasoak zituen (beste hamarrak egun edo aste batzuk beranduago sartuko ziren); bilerakide guztien adostasunik gabe, gehiengorik gabe, eztabaidarik gabe, inork frogarik aurkeztu gabe, teoriak eta iritziak bakarrik. Aldi berean, hedabide-kanpaina bat hasi zen aurkikuntzari eta talde arkeologikoari izen ona kentzeko asmoz, faltsutzeaz hitz eginez etengabe, inolako frogarik gabe, zenbaiten titulu politiko edo akademikoetan oinarrituta soilik.

Eta Aldundiak, arazoari irtenbidea bilatzeko, grafitoak noiz grabatu diren zehazteko laborategi zientifikoetara jo beharrean (beste guztietan egiten den bezala), Eliseo Gilen aurkako salaketa jarri zuen epaitegian, 2009an.

Hamaika urte iraun zuen ikerketa judizialak eta 2020an egin zen ahozko epaiketa. Epaiak Eliseo Gil kondenatu zuen. Eliseo Gilek Araba Herrialdeko Auzitegian helegitea aurkeztu zuen, baina auzitegi honek atzera bota zuen 2021ean.

Eliseo Gilek Auzitegi Konstituzionalean babes-helegitea aurkeztu du “bere eskubide konstituzionalak eta babes judizial eraginkorraren eskubidea urratu direlako“. Hona hemen Eliseo Gilek eta aurkitutako grafitoek Arabako epaitegietan jasan duten defentsa-gabeziaren adibide batzuk.

Epaitegiak ez zuen egin aurkikuntzen zaintza judiziala: aztarnategia ez zen inoiz zigilatu eta aurkikuntzak ez ziren inoiz auzitegiaren esku egon, beti salatariaren (Aldundiaren) arkeologia-museoan egon dira. Horrela, 2012an instrukzio-epaitegiak Espainiako Kultur Ondarearen Erakundeari aditu-txostena eskatu eta aztertzeko hogeita hemeretzi pieza eman zizkionean, horietatik zortzi beste bi laborategiren eskuetan egonak ziren aurretik, 2008 eta 2009an, baina epaitegiak ez zekien, zaintzarik gauzatzen ez zuelako. Aipatutako txostenean oinarrituta, epailearen sententziak hogeita hamazortzi pieza manipulatu zirela adierazten du, horietatik zazpi lehenago beste bi laborategi horien eskuetan egondakoak.
2020an, ahozko epaiketan, arkeologia-museoko bi zaharberritzailek zera testigatu zuten: “Iruñako zeramikazko kutxak gure zerbitzura sartu ziren garbitzeko, eta garbitzen hasi ginen. Hogei bat kutxa ziren. Bigarren kaxa garbitzen ari ginela mokoan adartxo bat zuen hegazti bat agertu zen zeramika batean. Aurrez, grafitoren bat agertuz gero museoari berri emateko ohartarazi ziguten, eta horrela egin genuen. Piezak hartu zituzten. Ez ditugu berriro ikusi ez garbituak ez garbitu gabeak”. Epaitegiak ez zuen testigantza hori jaso ere egin, sententzian ez baitira kutxa horiek aipatu ere egiten. Epaileak aukera izan zuen kutxa horiek eskatzeko, garbitu gabeko piezak aztarnategitik irten zirenean bezala egongo baitziren.

Bestalde, epaiak hauxe aitortzen du, “ez da behar bezala frogatu berak [Eliseo Gilek] grafitoak bere eskuz egin zituenik”, eta hainbat aldiz errepikatzen du: “berak [Eliseo Gilek] edo bitartekoen bitartez egin zituela”. Hortaz, epaiak berak Eliseo Gil errugabea dela adierazten du, “behar bezala frogatu gabe” berak ez zuelako grafitorik egin, ezta “bitartekoen bitartez”; existitzen ez direlako, ez direlako identifikatu, hamaika urtean inor auzipetu edo deklaratzera deitu ez dutelako, ezta  “bitarteko” asmatu berri horiek bilatzen saiatu ere. Baina epaiak Eliseo Gil kondenatu zuen.

Eliseo Gilek helegitea aurkeztu zuen Araba Herrialdeko Auzitegian, eta honek gaitzetsi eta epailearen sententzia mantendu zuen egitate “frogatuak” direla esanez. Auzitegiak ere ez zituen zaharberritzaileen epaiketako testigantzak behar bezala entzun, ezta epailearen epaia behar bezala irakurri ere.

Herrialdeko Auzitegiak hauxe argudiatu zuen: “objektuen ardura Aldundiak bakarrik har zezakeela eta hartu behar zuela, auziaren Instruktorearen kontrolpean“, “instruktorearen kontrolik” ez zegoela begi bistakoa denean,  pieza batzuk beste laborategi batzuetan egon zirelako, Eliseo Gil salatzeko balio izango zuen aditu-txostena burutu aurretik.

Aurkikuntzak zaintza judizialaren menpe egon beharrean “auzi-jartzailearen” eskuetan egotea,  honelaxe defendatzen zuen auzitegiak: “ez dago arrazoi jakinik aurkikuntza batzuk amarruz gutxiesten saiatzeko. Auzi-jartzailearentzat ez zen ezer pozgarriagorik izango benetakotasun hori berrestea baino, Iruña-Veleiako aztarnategia leku erakargarri bikaina bihurtuko zuelako herrialdearentzat”. Argudio hau iritzi pertsonal hutsa da, eta sinesgaitza: norbaitek kereila jartzen badu irabazi nahi duelako da, horixe du “pozgarriena” harentzat, horretarako aurkeztu du. Aldundiak benetakotasuna nahi izan balu, laborategi zientifiko serioetara joko zukeen (beste guztietan egiten denez), auzitegian korapilatu beharrean.

Itxaron izatekoa da Auzitegi Konstituzionalak Eliseo Gilen babes eskeko helegitea onartzea eta behar bezala irakurtzea eta entzutea.

___

Gontzal Fontaneda, SOS Iruña-Veleia, Iruña-Veleia Martxan eta Martin Txipia elkarteen izenean.

2008ko azaroak 19 (ustezko batzorde zientifikoaren gezurrak pegamentua eta MISCART, informazio gehiago)

A19. 2008ko azaroak 19. Hiru elkartek sinatutako agiria egun lotsagarri haren hamahirugarren urteurrenean

Gontzal Fontaneda, SOS Iruña-Veleia, Iruña-Veleia Martxan eta Martin Txipia elkarteen izenean

Eliseo Gilek errekurritu egingo du Arabako Lurralde Auzitegiaren epaia.

JM Elexpuru.

Nota de prensa / Prentsa-oharra

Ohar honen bidez, behean sinatzen duen Eliseo Gil Zubillagak, bere izenean eta Lurmen S.L. enpresaren ordezkari gisa,  adierazi nahi du,  Iruña-Veleiako aurkikuntza eztabaidatuen kasuan, guztiz konbentzitua dagoela Zientzia dela gatazka delikatu eta mingarri hau konpontzeko bide bakarra.

Bestalde, ezin da alde batera utzi auzi honen alderdi judiziala, zeinean murgilduta aurkitzen den izenpetzen duena , batere errurik izan gabe. Bere errugabetasuna aldarrikatzeko borondate irmoa azaldu nahi du, eta horretarako eskura dituen instantzia eta aukera guztietara errekurrituko duela jakinarazi. Era berean, berarengan sinesten duten pertsona guztien laguntza eta babesa eskertu nahi du. Benetako akuilua da historia negargarri honetan aurrera egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2020-02-08

Arabako auzitegiak “berretsi” du Eliseo Gilen aurkako zigorra 12 urte ostean, ustezko froga bakarra IPCEko Navarroren iritzia

15929 Iruña veleia ostrakaSinestezina eta harrigarria bada ere, IPCEko (Instituto del Patrimonio Cultural de España), eskarmenturik gabeko pertsona bakar baten txostenean oinarrituta (J. V. Navarro),  Arabako auzitegiak ebatzi du Iruña-Veleiako behin betiko epaia, non Eliseo Gil arkeologoaren zigorra berresten den.

Suposatzen da “froga zientifikoak” errepikagarriak direla, ikusiko dugu hainbat urte ostean, zenbat irauten duten.

Iruña-Veleia Arabako Auzitegiaren behin betiko epaia 12-2021.

Arabako auzitegiak “berretsi” du Eliseo Gil arkeologoaren aurkako zigorra. Berria.

Arabako auzitegiak “berretsi” du Eliseo Gil arkeologoaren aurkako zigorra. Naiz.

Arabako Audientziak atzera bota du Eliseo Gilen absoluzio eskaera. JM Elexpuru.

Los jueces se equivocan doblemente. Ama Ata.

Iruña-Veleia epaia 44/2020, 2020-6-8.

-Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE), primer informe de Navarro

Iturria: Fontaneda bloga.

-Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE), primer informe de Navarro
  Páginas     1-  80
  Páginas   81-123
  Páginas 124-165
  Páginas 166-203

IPCEko N. txostenak “hondatutzat” salatzen dituen 36 ostraken irudiak aurkitzen eta ikusten:
10714, 10765, 10826, 10849, 10942, 11156, 11139, 11162, 11252, 11305, 11392, 11413, 11417, 11419, 11423, 11424, 11426, 11429, 11459, 11481, 11530, 11709, 12047, 12048, 12098, 12099, 12108, 12110, 12697, 13368, 13370, 13371, 13397, 15910 eta 15920.
batez ere sei ostraka euskaldunak:

13368a IIISVS, IOSHII ATA / TAMIRIAN AMA
13368b DIINOS / ZVRII / NAIA
13370a 2005-5-4 Iesus et Mirian
13370b 2005-5-4 (irudia)
13371a GIIVRII ATA ZVTAN GIIVRII / “`ATA ́ ́ ́.
13371b  “`YAVHII ́ ́ ́ /  ZVTAN / IZANA
13397a BIITA, ZVRI, AROS / VRDIN, GORY, / ANA, BIIR?
13397b NIIVRII / ZIIVRII / III V?
15910 ΝΙΙVrΙΙ / AMA, RO / MAN / ILTA, CIS / TIANA
15920 NIIV XII / VRT(…) TV, III / “II” / RIIBA TV, NIIV / CII (…)

Epaiketan defentsak Mikel Albisuren txostena aurkeztu zuen ere (eskerrik asko Koen): Iruña-Veleia Mikel Albisu txostena.

Iruña-Veleia bisita gidatua uztailak 19 igandea

IV bisita gidatuak 2020_7_19 visita-744x1024IV bisita gidatua uztailak 19 igandea. JM Elexpuru.

Aurtengoa 6. denboraldia izango da. Aurreko urteetan 50 bisita egin dira denera eta 1.200 bisitari hurbildu zaizkigu. Hemen blog honetan bisitez egin genuen laburpena.

Maritxu Goikoetxeak eta Juan Martin Elexpuruk gidatu ditugu orain arteko bisita ia guztiak. Txanda emateko garaia dela pentsatu dugu. Aurtengo lehena ere geuk gidatuko dugu baina hurrengoan gidari-talde berria sartuko da. Informazio eguneratua hemen. Izen-emateak Iruña-Veleia Argituren epostan egingo dira, helbide honetan: irunaveleiaargitu@gmail.com

Bisita birtualak ere egin ahal izango dira Karlos Uragak diseinatu duen Geostraka webgune ikusgarrian.

Iruña-Veleia argitu taldearen adierazpena epaiketa delarik

13709 Iruña VeleiaIruña-Veleia argitu taldearen adierazpena. JM Elexpuru.

Hona hemen Iruña-Veleia Argitu plataformak manifestuaren sinatzaileei bidali berri dien adierazpena:

Iruña-Veleiaren epaiketaren ostean

Iruña-Veleia Argitu plataforma helburu bakarrarekin sortu zen: “ezohiko grafitoak” deiturikoen inguruan egia ezagutzea, hau da, egiazkoak ala faltsuak diren jakitea. 2018ko ekaineko prentsaurrekoan, euskal kultura eta politika munduko sona handiko 100 pertsona baino gehiagoren sinadurarekin, plataformak dokumentu bat aurkeztu zuen, eta bertan egia jakiteko modu azkarrean eta zalantzarik gabe zer bide jarraitu behar den adierazten zen. Eskaerak gogorarazten ditugu:

1) Arkeometrian trebatuta dauden Europako laborategiek piezen lagin bat aztertzea. Hiru laborategi desberdin izatea iradokitzen dugu, eta ezohiko kasuetarako erabiltzen diren protokolo zorrotzak aplikatzea.

2) ospea duten arkeologoek, aldeekin loturarik ez dutenek, Lurmenek grafitoen agerleku gisa adierazitako tokietatik hurbil indusketa kontrolatuak egitea.

Gure ustez, asko dago jokoan. Gogora ekarri nahi dugu grafitoek, egiazkoak izanez gero, argitasun handia emango lieketela euskeraren historiari, kristautasunaren ezarpenari, latin arruntaren bilakaerari eta abarri, bere garaian zerbaitengatik salbuespenezkotzat eta historikotzat jo baitziren. Halaber, ez dugu ahaztu behar nazioarteko adituen babesa jaso dutela: Edward Harris -Harris Matrix metodoaren sortzailea-, Antonio Rodriguez Colmenero epigrafista, Ulrike Fritz egiptologoa, Hector Iglesias hizkuntzalaria, Joaquim Baxarias paleopatologoa, Miguel Thomsonen…, baita euskeran adituak ziren Henrike Knörren eta Txillardegiren babesa ere. Jakina, zientifikoki frogatuko balitz aipatutako analisien bidez piezak faltsuak direla, ondorio guztiekin onartuko genuke.

Ez gara epaiketaren balorazioetan sartuko, deliberazio fasean dagoen epaiketa batean. Hori bai, orokorrean prentsak dagoeneko grafitoen faltsukeria lau haizetara aldarrikatu duela eta Eliseo Gil horien egiletzat seinalatu duela salatu nahi dugu. Oro har, oso harrituta eta atsekabetuta gaude komunikabideekin; izan ere, Eliseo Gilen aurkako testigantzak baino ez dituzte argitaratu, eta baten batek soilik aldeko testigantzaren bat atera du, hala nola Amelia Baldeon Arkeologia Museoko zuzendari ohiarenak, zeinak onartu baitzuen faltsukeriaren alde presiopean sinatu zuela, eta, ondoren, atzera egiteko ahaleginak egitean kargutik kendu zutela.

Gaur egun Arabako Foru Aldundian lan egiten duten Isabel Ortiz eta Paloma Lopez zaharberritzaileen testigantzak ere ez dituzte atera. Biek mikroskopioaren bidez frogatu dute RIP inskripzioa duen gurutze baten grafitoan ez duela RIP jartzen, santutasuneko 3 marra baizik, baina marren alboko zeramika zatiak altxatu egin dira. 11 urtetan zehar grafito hori aditu, kazetari eta herritar batzuentzat barregarria izan da, baina, batez ere, UPVko aditu batzordearentzat froga ukaezina izan da. Hainbeste irain eta barre entzun eta gero zientifikoki ez duela RIP jartzen frogatu dute, baina horri buruz komunikabideetan ez dugu ezer entzun.

Halaber, Isabelek eta Palomak, Aldundiak Lurmeni piezak garbitzeko baimena kendu eta gero Iruña-Veleiatik ateratako piezez beteriko kutxak bidaltzen zizkietela azaldu zuten, eta piezak garbitzeko lana egitea eskatu zietela. Bi grafito agertu ziren unean garbiketa gelditzeko agindua jaso zuten eta ez dakite piezaz beteriko 20 kutxekin zer pasatu den.

Herritarren belarrietara iritsi ez diren aldeko testigantza gehiago daude, baina Mikel Albizu geologoaren esperimentua, garrantzitsua denez, ezin dugu alde batean utzi. Horren bidez Instituto del Patrimonio Cultural Españoleko (IPCE) laborategian, Jose Vicente Navarro geologoak egindako txostena baliogabetu du. Albisuk egindako esperimentuarekin argi eta garbi frogatu da Navarrok aurkitutako metal modernoko partikulak traza-elementuak direla, hau da, hainbat arrazoirengatik piezetan kontakturen bidez atxiki ahal izan diren kantitate hutsalak (15 mikra ingurukoak): kutsadura atmosferikoagatik, arkeologoen lanabesak zuzenean ukitzeagatik, eskuz esku ibiltzean eraztunekin ukitzeagatik, urarekin garbitzean urak daramatzan elementuek sortutako kutsaduragatik… Albisuk frogatu duen bezala puntzoiarekin, kuterrarekin edota aiztoarekin faltsifikatuz gero, barrunbeetan geratzen diren metal hondarrak kantitate handiagokoak lirateke (50-300 mikrakoak).

Dena den, argi utzi nahi dugu laborategi honetan faltsukeria frogatzeko balioko zuen edozein zantzu bilatzeko azaleko analisiak egin zituztela. Madrilgo laborategi honetan ezta beste inon ere ez dute dataziorik egin, eta hori ezinbestekoa da piezak egiazkoak diren ala ez ziurtasunez jakiteko, izan ere, datazioekin pieza horiek lur azpian zenbat denbora daramatzaten jakiteko adina datu emango lizkigukete. Bi datazio mota daude: erlatiboak eta absolutuak. Erlatiboak estratigrafia berak ematen dizkizu indusketaren unean. Lurmenek eta munduko arkeologo gehienek erabiltzen duten metodoaren sortzailea den Edward Harrisek, Lurmenek lana bikain eta modu egokian egin zuela publikoki azaldu du. Beraz, datazio erlatiboek piezen benetakotasuna baieztatzen dutela ziurta genezake.

Orain, 11 urtetan agintariek ez dutena egin eta denbora luze horretan aldarrikatzen duguna egitea baino ez da falta, datazio absolutuak alegia. Materialaren arabera, teknika ezberdinak erabili behar dira. Hezurretarako C14ko froga erabiltzen da, bere garaian froga bat egin zen eta emaitza Lurmenek baieztatzen zuen garaiarekin bat zetorren. Adreiluzko materialerako termoluminiszentzia teknika erabiltzen da, froga horren bidez, pieza labean sartu zeneko hurbilketa bat ematen dizu.

Kontuan izan behar da, halaber, pieza batzuek elementu naturalak dituztela, denboraren poderioz bakarrik sortzen direnak, hala nola kaltzio karbonatoa (estalaktitak eta estalagmitak sortzen dituen osagaia); osagai hori pieza batzuetan grafitoen gainean daude. Grafitoak benetakoak diren jakiteko, kaltzio karbonatoa altxatu eta azpian grafitoaren ildoa jarraitzen duen ikusi besterik ez dute egin behar. Hezur batzuetan landareen sustraiek sortutako barrunbeak ere badaude. Bi gertakari horiek, argi eta garbi, benetakotasunaren zantzuak dira, eta modu naturalean eta denboraren poderioz sortuak izan dira. Ezinezkoa da letren gainean kaltzio karbonatoa duten grafitoak edo sustraien barrunbeak dituztenak 10 minutuan faltsifikatu ahal izatea, epaiketan lekuko batzuk baieztatzera ausartu ziren bezala.

Gorka Knörrek,  Henrikeren anaiak,  Twitterren egindako bi adierazpenak ere ezin ditugu pasatzen utzi. Henrike euskera katedraduna eta Euskaltzaindiko lehendakariordea izan zen eta hil arte grafitoen benetakotasuna defendatu zuen. Gorkaren adierazpenen arabera, benetakotasunaren aurka sinatzeko Henrikek grafitoen faltsutasuna defendatzen duten UPVko 2 kideren presioak jaso zituen, nahiz eta UPVko 2 kide horiek osatzerik ez zuen gaixotasuna zeukala jakin. Geure buruari egiten diogun galdera da: zertarako gaixo eta hiltzeko zorian dagoen pertsona bat presionatu, grafitoak argi eta garbi gezurrezkoak zirela uste bazuten?

Dena dela, epaia edozein dela ere, funtsezkotzat jotzen dugu hizpide ditugun piezen osotasuna zaintzea, esku onetan geratzea eta auzia behin betiko bide zientifikotik konpontzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea. Arazo zientifiko baten aurrean gaude, eta beraz, auzia zientziak baino ezin du konpondu.

Kosta ahala kosta gaia modu txarrean zarratzea saihestu behar dugu, oro har eztabaidak belaunaldiak iraun ditzakeelako. Egia ezagutu nahi dugu, edozein dela ere. Egia jakitea eskatzen dugu.

Azkenik, Eliseo Gili gure elkartasuna berretsi nahi diogu, beti errugabea dela pentsatu izan dugu eta orain inoiz baino gehiago.