Etiketa honen artxiboa: Gehitu etiketa berria

Gorrotxategik eta Lakarrak onartzen dute filologoek diotena, Elexpuruk eta Iglesiasek alegia, grafitoak benetakoak direla

Garbi dago Gorrotxategik eta Lakarrak inolako arazorik gabe onartzen dutela filologoek diotena, Juan Martin Elexpuruk eta Hector Iglesiasek adibidez , Iruña-Veleiako ostraka euskaldunak benetakoak direla alegia.

Gu seguru gaude. Berria 2009-3-6

Zer da auzitan dagoena? Testuak. Testuen gainean zeinek esan behar du esan beharrekoa? Filologoek. Eta filologoek diotena onartu behar da». Joseba Lakarra ondoan duela, dudarik gabe baieztatu du. «Gu seguru gaude».

Vennemann “The Basque substratum in Europe”. Deustun abenduak 4.

http://www.lrz-muenchen.de/~vennemann/

http://www.blogari.net/filoblogia/2009/11/28/vennemannen_hitzaldia_deustun

Theo Vennemannen hitzaldia Deustun datorren ostiralean, abenduak 4, Deustuko Unibertsitatean.Hitzaldi Aretoan izango da, 11:00etan hasita.

Hitzaldiaren izenburua hauxe da: "The Basque substratum in Europe". Vennemann Theo

Eliseo Gilen prentsaurrekoa duela urtebete 2008-11-20

Eliseo Gil arkeologoa “kiskali” zuten Arabako Biltzar Nagusietan 2008-11-19an, goizean batzordean, gero kultura diputatuak eskubideak kendu eta arratsaldean Biltzar Nagusietan, biharamunean 2008-11-20an (gaur urtebete), prentsaurrekoa eman zuen Iruña-Okako aretoan:

http://www.youtube.com/watch?v=LeoJ_wLYayI
http://www.youtube.com/watch?v=yP03XHR0h5E
http://www.youtube.com/watch?v=VcVNckpmgqQ

EAE-ANVko interpelazioa kultura diputatuari Arabako Biltzarrean 2009-10-5ean bideoa.

mms://www.jjggalava.es/ultimopleno.wmv

Bideoan, Alaitz Etxebarriak, EAE-ANVko biltzarkideak, Lorena Lopez de Lacalle kultura diputatuari hiru galdera egiten dizkio. Etxebarriaren iritziz Aldundiaren ekintzak polemika areagotu eta kezkak zabaldu ditu. Aurreneko galdera ea zein den egoera eta itxitzat ote duen Iruña Veleiako auzia? Bigarrena, azken aurrekontua handitu dela eta aztarnategia itxita egonik, zertan gastatu den dirua? Hirugarrena, auzia argitzearen alde ea indusketa berririk aurreikusten duen?

Lorena Lopez de Lacalle diputauaren erantzunak. Lehen galderari, bide administratiboa itxi zuela 2008-11-19an, okupatzeko eta indusketak egiteko eskubidea kenduz Lurmen enpresari eta gainera zigor espedientea zabalduz. Bide judiziala ere zabaldu zuela salaketak epaitegian sartuz beranduago eta bere bidea egiten ari dela. Eztabaida zientifikoa amaitutzat eman zuela 2008-11-19 baino lehen, bere erabakiak hartu aurretik.

Aurrekontua 150.000 eurokoa izan dela (orain arte 12.000 euro) eta aiapatzen du zertan gastatu den, abibidez 18.000 euro analitika berrietan.Epe laburrean Iruña Veleiako Plan zuzentzailea egiten ari dela, UPVko zuzendaritza pean, hamar urtetako aurreikuspean zehazten direla eta laster argitaratuko duela.

EAE-ANVko batzarkideak bere harridura azaltzen du plan zuzentzaile berriagatik, azapimarratzen du, aztarnategiak duen garrantzia, ematen duen itxura, berpiztu beharra, ikerketa arkeologiko berrien beharra, auziari irtenbidea bilatzeko, grafitoak leku desberdinetan azaldu izana eta berrien aurkikuntzak argitu dezakeela arazoa eta froga zientifiko berrien beharra.

Diputatuak plan zuzentzaile berriaren garrantzia aiapatzen du, konbenioa, etorkizunari begira egin behar dela lana. Epaiketan salatuetako bik deklaratu dutela, hirugarrenaren aitortza falta dela eta laster aurkertu dituztela frogak eta deklaratuko dutela lekukoek. Laster 20 metro harresi konponduko dela, indusketa zabalak egingo direla eta ez direla egingo, ez katarik ezta zundaketarik ere. Ikusiko dela zer ateratzen den. 13 minutuko bideoa. mms://www.jjggalava.es/ultimopleno.wmv