Etiketa honen artxiboa: glaziazio

Bideoa: Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara. Roslyn M. Frank

Bideoa: Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara. Roslyn M. Frank. Bergara 2011-10-19

Arrakasta handia Bergarako hitzaldiak. Juan Martin Elexpuru

Aretoa puntaraino bete zen atzo Roslyn M. Franken hitzaldia entzuteko; 80 bat lagun ziren Irizar Jauregiko aretoan. Euskara, gaztelania eta ingelesa tartekatuz, Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara gaia jorratu zuen pantailako irudi eta testuekin lagunduta. Ondorengo solasaldia ere oso aberatsa eta beroa izan zen. Laster eskuragai egongo da hitzaldian erabilitako PowerPointa.
Entzule batek grabatutako bideoa ikus daiteke hemen.

Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara. Roslyn M. Frank.

Jardun euskara elkartea

Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatu duen HITZALDI baten berri eman nahi dizuegu.

EGUNA: Urriak 19, 19:00etan

LEKUA: Irizar Jauregiko aretoan

Hitzaldiaren izenburua  “AZKEN GLAZIAZIO HANDIKO BABESLEKUA ETA EUSKARA” da eta hizlaria Roslyn M. Frank filologo Estatu Batuarra izango da.

Roslyn M. Frank Iowa-ko (Estatu Batuak) Unibertsitateko irakaslea da, Hizkuntzalaritzan. Arbaso euskaldunik ez izan arren, aspaldi ikasi zuen euskaraz. Euskal Herriarekin lotutako hainbat lan argitaratu du.
Euskal hizkuntza, Sarobeak, Inauteriak, Serorak edo eta Iruña-Veleiako auzia daude, besteak beste, berak jorratutako gaien artean.

Hitzaldian mundu zientifikoan bero-bero dagoen gaia jorratuko du: PCRT  (Palaeolithic Continuity Refugium Theory). Gero eta indar handiagoa hartzen ari den teoria honen arabera, Azken Izozte Handian (22.000-10.000 K.a.) Babesleku Franko-Kantabriarrean mintzatzen zen hizkuntza euskara zen, eta ia Europa osora zabaldu zen izotzak urtu zirenean.