Etiketa honen artxiboa: iturissa

Zaldua, Iturissa, Auritzen, zenbat ostraka azaldu dira?

Annulus-aureus_anillo1 ZalduaZaldua, Iturissa, gune termaleko objetuen aurkezpena. Aranzadi.

Zaldua ostraka 1

 

Zaldua ostraka 4Zalduako aztarnategian 8 urteko ikerketa lanak erromatar garaiko terma kokagunea, hainbat eraikuntza eta objektu interesgarriak azaleratu dute. Aztarnategi gunean geofisikako lanetatik ateratako emaitzek ageri uzten dute erromatar garaiko aztarnategiak duen potentzialidadea. hiri-izaerako aztarnategi garrantzitsua honetan.

Zaldua1
Iruña-Veleiako aztarnategiarekin antza handia du.

Auritz, Iturissa, Summum Pirineum, Zaldua duela bi mila urte

Auritz IturissaAuritz duela bi mila urte. Berria.

Auritz (Bideoa). Berria.

Aranzadi zientzia elkarteak beste indusketa bat egin du aurten, eta erromatarren garaiko herriaren aztarna berriak azaldu dira: bi eraikinen egiturak, bat harrizkoa.

Pirinioen magalean, Auritz eta Aurizberri arteko eremuan, zelai zabal eta lasai bat dago, paregabea osteratxoa egiteko. Haatik, lurrak azpian sekretuak gordetzen ditu. 2012tik, Aranzadi zientzia elkartea ikerketa arkeologikoa egiten dabil, eta uda honetako indusketek emaitza berriak eman dituzte. Lurra ireki, eta 280 metro koadroko eremuan erromatarren garaiko sei metroko zabalerako galtzada ageri da. Alde batera zein bestera, bi eraikinen arrastoak daude: bata arruntagoa, bestea harrizkoa. Oihane Mendizabal Aranzadiko ikerlariak aztarnak interpretatu ditu: «Azkenean, gaur egungo Auritz ikustea bezala da. Egun, errepideak egituratzen du herria, etxeak daude bi aldeetan, eta batetik bestera karrika bat edo eremu libre bat dago». Diferentziak diferentzia, erromatarren garaian ere antzera egituratzen zen orduko herria.Pirinioen magalean, Auritz eta Aurizberri arteko eremuan, zelai zabal eta lasai bat dago, paregabea osteratxoa egiteko. Haatik, lurrak azpian sekretuak gordetzen ditu. 2012tik, Aranzadi zientzia elkartea ikerketa arkeologikoa egiten dabil, eta uda honetako indusketek emaitza berriak eman dituzte. Lurra ireki, eta 280 metro koadroko eremuan erromatarren garaiko sei metroko zabalerako galtzada ageri da. Alde batera zein bestera, bi eraikinen arrastoak daude: bata arruntagoa, bestea harrizkoa. Oihane Mendizabal Aranzadiko ikerlariak aztarnak interpretatu ditu: «Azkenean, gaur egungo Auritz ikustea bezala da. Egun, errepideak egituratzen du herria, etxeak daude bi aldeetan, eta batetik bestera karrika bat edo eremu libre bat dago». Diferentziak diferentzia, erromatarren garaian ere antzera egituratzen zen orduko herria.

Iruña Veleia: Aranzadi elkarteak ez du iritzirik eman nahi izan pieza horien benetakotasunaz. Berria

Aranzadi elkarteak ez du iritzirik eman nahi izan pieza horien benetakotasunaz, eta Agirre Mauleonek ere ez du bererik eman. Baina ez da faltsutasunarena arazo bakarra. «Sinesgarritasuna galdu da alor guztietan, eta hori oso serioa da. Negargarria izan da». Antzeko hitzak izan ditu Urteagak ere. «Pena da», dio. «Ez dugu gaitasunik bereizteko ontzat hartu behar dugun edo ez. Baliabide horien hutsunea dago». Esperientzia zientifikoa metatuz joan ahala joango da hori aldatzen.

Aranzadi Zientzia elkartea

Iturissa

Iturissa beste Iruña Veleia bat

Iturissa, beste aztarna iturri bat. Berria

Iturissa (Bideoa). Berria

Iturissa. Aranzadi

Aranzadi Zientzia Elkarteak azpimarratu du egindako aurkikuntza «oso garrantzitsua» dela, eta «potentzialitate» handikoa

Jatorri baskoia zuen Iturissak, eta K. a. lehen mendean altxatu zuten; 400 urte iraun zuen

Joxerra Senar Aurizberri

Aurizberritik hiruzpalau kilometrora dagoen zelai batean egindako lau zundaketetako batean, bi metro eta erdi sakonera eta metro bateko zabalera duen egitura bat topatu dute. / JAGOBA MANTEROLA / ARP

Aranzadiko eta Italiako arkeologoek parte hartu dute. / J. MANTEROLA/ ARP

iaz Iturissatik bi miliara topatutako harri horiek izan dira ikerketarako abiapuntua. / J. MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Estrabon historialari eta geografo greziarrak Iberiar penintsulara egindako bidaia batean hiri baskoien artean aipatzen du Iturissa. Erromatarren garaiko beste bidaiari garrantzitsu batzuek ere (Ptolomeok, Antonianok eta Ravenako anonimoak) aipatu zuten idatzietan mansio (edo aterpe) bat bazela. Historialarien artean, uste handia zegoen Aurizberrin (Nafarroa) egon zitekeela Iturissa izeneko gune hori, baina jada uste izateari utzi dio. Aranzadi Zientzia Elkarteak azken asteetan lau zundaketa egin ditu Aurizberri eta Auritz arteko zelai batean. «Zortea izan dugu, lauretan erromatarren garaiko egiturak topatu ditugulako», esan du umil Juan Mari Martinez Txoperenak, Aranzadi elkarteko ikerlariak.