EITB Kultura diputatu berria jarri beharko dute baina kostako zaie okerragorik aukeratzea, egin duen kaltea izugarria izan da eta urtetan jasango ditugu ondorioak.
Etiketa honen artxiboa: lorena_lopez_lacalle
SOS Iruña-Veleiak Diputazioaren aurka jarritako salaketa tramitera onartu du Gasteizko 1. Epaitegiak. Elexpuru
Ondarea suntsitzeagatik salaketa onartua epaitegian. Sos
Gasteizko Instrukzioko 1 Epaitegiak tramitera onartu du Sos Iruña Veleia plataformak Arabako Foru Aldundiaren aurka Iruña Veleiako aztarnategian ondarea desegiteagatik jarritako salaketa.
DNA (gazteleraz)
Iruña Veleian aztarnategi gutxiago eta zabortegi gehiago
Iruña-Veleia 2010-8-8an bideo bat.
Txikizioak jarraitzen du inpuneki. Zenbat grafito gero eta handiago den milaka M3ko zabortegian?
Gorriz bideoan ikusten den txikizioaren eremua aztarnategiko sarreran.
Sos Iruña-Veleiak irudiak ematea Arabako Aldun Nagusiari galerazi
Gaur politikoek aztarnategiko bisita zuten eta Sos Iruña-Veleiako kide batzuk saiatu dira Xabier Agirre Arabako Aldun nagusiari txosten bat ematen hondeamakinaren txikizioaren irudiekin, baina ertzainek galerazi diete hurbiltzea. Hondeamakina eta kamioiak ere ezkutatu dituzte bisitak iraun duen bitartean. ETBk ere hondeamakinaren irudirik ez du erakutsi albistegietan.
Espolioaren irudiak:
15/7/2010 98 lursaila
16/7/2010 98_2 lursaila
16/7/2010 98 lursaila txikizioan
Espolioaren irudiak
15/7/2010 en Excavación de la finca 98
16/7/2010 en Excavación de la finca 98_2
16/7/2010 en Excavación de la finca 98 el proceso de excavación
98 lursailean azaldu ziren ostrakak zundaketak 86, 87 eta 88,:
88 zundaketan Daniel Vallo arkeologoak 15542 alfabeto ospetsua aurkitu zuen.
Euskara zaharra faltsutzat salatzeko grafologoei diru publikoa Arabako Foru Aldundiaren kulturak
Milaka lagun Iruña-Velaiako euskara zaharrarekin errespetua, analisi zientifikoak eta indusketa kontrolatuak eskatzen ari den bitartean, (Sos-Iruña-Veleia herri plataforma bezala), Arabako Foru Aldundiaren kultura diputatuak diru publikoa xahutzen ari da, ustezko grafologo batzuei ordaintzen, zertarako eta euskara zaharra faltsutzat salatzeko.
Hain erabakikorra baldin bada grafologoen iritzia, zergatik ez zituzten grafologoak sartu Batzorde zientifikoan?
Euskaltzaindia eta euskara defendatu behar duten erakundeak isilik, Iruña-Veleiako esperpentoak jarraitzen duen bitartean.
Ondeamakinak aztarnategian?
Badirudi hesi berri bat egiten makina astunak lanean dabiltzala aztarnategian.
Lorena Lz de Lacalleren agerraldiaren audioa
Nuñez faltsutze salataria Iruña-Veleiako aztarnategitik dabil
Arabako Biltzar Nagusietako euskara Batzordea 2010-2-3 grabaketa (2 ordu),
Entzun daiteke Nuñez Iruña-Veleiako aztarnategitik dabilela, Pompeia Valentina etxetik, Arrosen geroglifikoa estaltzeko, argazkiak ateratzen… gezurra dirudi Nuñezek bi txosten zientifiko sinatu dituela faltsukeria salatzen, arkeologikoa eta ikonografikoa eta bi epaile desberdinek artxibatu dituztela faltsutze salaketa larriak, frogatu gabe daudelako.
Nola liteke faltsutze salatari bat aztarnategitik ibiltzea? Epailearen baimenarekin izango al da?
Ematen du gutxienez Arabako biltzarkide batzuk konturatu direla.