Etiketa honen artxiboa: zaldieroa

Zaldieroak eta Berriak errukirik ez dute Iruña Veleia gorrian

Ia 7 zazpi urte (bi hilabetera 2015-11-19) Eliseo Gil eta Idoia Filloy Iruña Veleiako arkeologo ospetsuak, 1700 urteko euskara zaharra aurkitzeagatik, kiskali zituztela Arabako Batzar Nagusietan hedabide guztien aurrean inolako frogarik gabe, gezurrekin Miscart eta pegamentua… zazpi urte.

Oraindik ez dituzte epaitu, 20 txosten zientifiko daude Iruña Veleiako euskara zaharra defendatzen… baina zigortuta daude azken zazpi urtetan, inolako defentsarik gabe.

Justizia aspaldi desagertu zen Iruña Veleia gorrian. Zaldieroak eta Berriak ez dute errukirik Iruña Veleiako arkeologoekin. Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian.

Zaldieroa gaur Berrian
Zaldieroa Iruña Veleia

 

13396 eda ian lo. Irudirik gabe kamiseta eta bineta duen ostraka ezezaguna

13396a 2005-6-21 ne,l  / IIIo,  / gi,mai, / eda, ian / suta .

13396b 2005-6-21 eda / ian /  lo,

13396 eda ian lo. Iruña Veleiako ostraka ospetsua eta ezezaguna, San Ferminetan kamiseta eta orain bineta… lastima 5 urte eta gero oraindik publikoki inork ez duela ikusi.

13396 eda ian lo

13396 eda ian lo: Iruña Veleian duela 1700 urte euskaraz idatzitako ostraka errespetagarria ez hurrengoa, kamiseta atera zioten eta batzuk “aberastu” ziren euskara zaharraren kontura, bost urte baino gehiago igaro dira eta oraindik ez dute ostrakaren irudirik argitaratu, nahiz eta Arabako Foru Aldundiaren eskutan dagoen… benetan lotsagarria.

13396 ostrakaren beste aurpegia argitaratu zuten eta egia esan ez du ematen batere “faltsua”, irakurtzea ere kostatzen baita. Ea noiz argitaratzen duten “eda ian lo” ospetsuaren irudia, uste dut merezi dugula. Aski da zentsura, sasi frogak eta analisi tuneatuak 5 urte ostean. Aski da.

13396a 2005-6-21 ne,l  / IIIo,  / gi,mai, / eda, ian / suta .

13396b 2005-6-21 eda / ian /  lo,

13396 eda ian lo