Prentsaurrekoa Gasteiz urriak 9:
NAIZen ere agertu da notizia
Edurne Begiristain 2024ko urriaren 9a Gasteiz 13:50
Lau urte dira Gasteizko Zigor Arloko 1. Epaitegiak Iruña-Veleia auzian ebazpena eman zuenetik, eta agiriak faltsutzeagatik eta iruzurrarengatik indusketako arduradun Eliseo Gil eta haren laguntzaile Ruben Cerdan zigortu zituenetik, baina, han topatutako aztarnak benetakoak direla dioten elkarteen iritziz, oraindik ez dago argituta piezak faltsuak direnik. Adituak direnen laborategietan aztertu beharko lirateke, haien irudikoz. Tesi hori indartzeko hiru biltzar antolatu dituzte azken urteotan, eta beste bat ere egingo dute: hilaren 26ean izango da, Durangoko (Bizkaia) Landakon. Argitu, ez suntsitu lelopean egingo dute kongresua.
Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat arkeologia, hizkuntzalaritza, epigrafia eta historia aditu gonbidatu dituzte hitzaldiak ematera. Besteak beste, Xabier Gorrotxategi arkeologoa, Luis Silgo eta Mikel Larrañaga Historiako doktoreak, Miguel Thomson Okatsu ikerlaria, Patxi Zabaleta abokatua eta Juan Mari Elexpuru idazle eta Euskal Filologiako doktorea arituko dira hizlari jardunaldietan. (Jarraitzen du).