Santos / Cipres (historialari/epigrafista) txostenaren laburpena

 Santos historialariak eta Cipres epigrafistak Iruña Okako komisioan idatzitako txostenean ez dute “faltsu” hitza idazten. 993 ostraketatik aipatzen dituzte “zalantzazko” 113 ostraka, 20 euskaldunak eta 93 latinak (% 10). Ondorioak interesgarriak dira:

Gorrotxategik faltsutzat salatzen ditu 68 ostraka, 34 euskaldunak eta 34 latinak. Baina batzuk errepikatuak daude Santos / Cipresen 113 zalantzazkoekin. Hiruren artean aipatzen dituzte 134 ostraka desberdin. Alegia Iruña Okan gelditzen dira (993 – 134) 860 bat ostraka idazkunengatik aipatu gabeak. Nuñez / Volpe-ren txostenak salatzen ditu faltsutzat “orokorrean” beste 112 ostraka ikonografikoak. Oraindik gelditzen dira 750 ostraka aipatu gabeak. Hauek dira salaketen zenbakiak. Laster hasi beharko dugu idazten “salaketen” kalitateagatik.

Zerrenda osoa:

santos-cipres-historialariepigrafista-txostena/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude