Lakarraren txostenean “faltsutze frogarik nabarmenenak” omen diren ostrakak, azaldu ziren 32. zundaketan (2 x 2 = 4 M2) 2006-6-20/22etan . Metro eta erdiko sakoneran azaldu ziren eta datatuak 1.800-1700 bat urtetan. Arkeologoek diote geruza aberatsa dela eta balitekela gehiago azaltzea. Ostraka batzuk azalez estalita dituzte hizkiak. Eliseok batzorde zientifikoan proposatu zuen zundaketa berriak egitea lekukoekin eta kamarekin baina ez zuten onartu.
Erraza ematen du 32. zundaketa zabaldu eta konpontzea Iruña-Veleiako “arazoa”. Hain “konbentzituta” baldin badago ez dut ulertzen zergatik ez duten egin eta ez duen Urgell-ek egiten.