EuskoTrenek eta Lurmen SM enpresak indusketa lanak hainbat urtez diruz laguntzeko ituna sinatu zuten 2001ean. 2004an, Eusko Trenbide Sarea enpresa sortu zen, eta, 2006tik aurrera, aldirietako trenak kudeatzen dituzten bi enpresaren artean banatu zuten Veleiako aztarnategirako diru laguntza saila. 2008ko amaieran, Arabako Diputazioak osatutako adituen batzordeak agertutako idazkunak aztertu eta faltsuak zirela ebatzi ondoren, bi enpresek diru laguntzarako hitzarmena kendu eta hitzarmena etetea erabaki zuten. Ondoren, kereila aurkeztu zuten Lurmen enpresaren aurka eta orain epaileak artxibatu du “ez dagoelako frogatuta infrakzio penalik”.
Gilen kontrako Veleiako kereila bat, artxibaturik (Berria)
Erantzun