Euskaltzaindia isilik

Ematen du Iruña Veleiak ez duela zerikusirik euskararekin, baina bertan azaldu dira ehun bat ostraka euskaldun, hamaika leku desberdinetan eta 1.700 bat urtetan datatuak.

Henrike Knorrek inoiz ez zuen faltsutzat salatu. Gorrotxategik 35 bat ostraka faltsutzat salatu zituen 2008-6-24an, ia erdiak 4 m2ko zundaketa batetik ateratakoak (32 zundaketa) eta batzordeak bost hilabetetan ez zituen ikertu. Gero Lakarrak faltsutzat salatzen ditu berriro 2008ko abenduan.

Txostenak eta ostraken mila argazkiak argitaratu zituzten 2009-1-18an eta Elexpuruk (euskal filologian doktorea) berehala errefuxatzen zituen, Gorrotxategiren eta Lakarraren faltsutze salaketak. Adituek txosten berriak argitaratu dituzte ostraka euskaldunak defendatuz atal desberdinetatik, filologia, historia, adinaren ebidentzia fisikoak eta abar.

Bi fiskalek eskatu dute kereilak artxibatzea “frogarik ez dagoelako” eta epaile batek ebatzi du Eusko Trenbide Sarearen kereilan “delitu penalik ez dagoela frogatuta”.

1.700 urteko euskara zaharra faltsutzat sala daiteke, bi euskal filologoen iritziekin bakarrik ?

Ez al da frogarik behar? Ez da analisirik egin behar? Ez dira 4 M2ko zundaketak zabaldu behar ea 1.700 urteko ostraka euskaldun berriak azaltzen diren ? Ez da begiratu behar ea buztin freskoan (egosi aurretik) idatzita dagoen euskara? Hezur gaztean idatzita ote dagoen euskara? Mila urteko geruzaren azpian ote dagoen euskara? Data daitekeen errautsaren azpian ote dagoen euskara? Arabako museoan azaldu den euskara zaharra?

Eta Euskaltzaindia isilik. Euskaltzaindiak ez al du zerikusirik euskara zaharrarekin? Euskaltzaindiarentzat frogak ez al dira beharrezkoak?

Eskerrak SOS-Veleia sortu duten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude