1974 inguruan, eta Francoren amaiera gertu sumatzen zelarik, Patxi Altuna etorri zitzaidan Hendaiara. Bera gertu zegoen diktadorearen heriotzaren ondoren EUTGetan eta Deustuan euskal filologiari buruzko eskolak nik ematen hasteko; eta komeni zitzaidala Parisen nik «par correspondance» Lizentzia ateratzea.
Eta halaxe egin nuen Sorbonan matrikulatuz.
Hots , bidaietako batean Sorbonako Tesien multzoa arakatzeko aukera izan nuen .
Eta hantxe (hura sospresa!) Luis Nuñez donostiarraren lan bat topatu nuen: Fonología consonántica de un idiolecto del euskera de Zuberoa. l976an gaztelaniaz argitaratua.
Ezaguna nuen ordurako Estatu Sozialistetako ekonomiaz egindako Incentivos económicos en los países socialistas ,1977 argitaratua.
Horra hur haseratik Nuñezen izari bikuna eta iraunkorra: Euskararen kezka, batetik; eta Sozialismoarena, bestetik.
Gaur egun bi liburu trinko dauzka irakurleak, biok laburtzapen bikain.
Euskal Herriaren kondaira politikoa bata: La razón vasca (Txalaparta , 1995).
Eta euskararen kondaira antzinatetik gaur arte : El euskera arcaico (Txalaparta , 2003).
Orain dela urte batzuk ikasle gisa matrikulatu baitzen Gasteizen.
Hau dela-eta, maisuki azaldurik, Mitxelena, Gorrotxategi, Lakarra, eta besteren azkeneko iritziak bilduz .
Luis joan zaigu ondikotz, 70 besterik ez zuelarik .
Baina utzi digun obra erraldoia hor dago .
Mila esker, Luis, bihotzez .

Txillardegi. Donostia.