Errepikatzen ari da 2008ko ekainean Iruña-Veleiako batzordean suertatu zen egoera bera, Gorrotxategik bere txostenari Arabako Foru Aldundian sarrera eman zionean 2008-6-24ean, 35 ostraka euskaldunak faltsutzat salatuz (beste hainbeste latinak). Kultura diputatuak faltsutze salaketa larriak ikertu beharrean, oso erraza zen, faltsutzat salatutako ostraka euskaldun erdia 32 zundaketan azaldu baitzen, ez zuen ezer ikertu eta 2008ko azaroaren 19an arkeologoak kiskali zituen Arabako Biltzar Nagusietan, hedabide guztien aurrean Cervantes eta pegamentuarekin.
Orain kultura diputatua gauza bera egiten ari da, grafologoek salatzen omen dituzte 32. zundaketan azaldutako ostraka batzuk (15921, 15923, 15925, 16363, 16364, 16365, argazkiak), eta zundaketa zabaldu beharrean, grafologoen iritziak eta salaketa larri berriak konprobatzeko, aurkeztu nahi dituzte frogak izango balira bezala. Salaketa larri berriak frogen ordez. Lehen ere 350 bat ostraka faltsutzat salatuta daude (inolako frogarik gabe) eta frogak behar dira, ez salaketa gehiago.
Bigarren aldia da, filologoen eta grafologoen iritziak, arkeologoen aurka, iritziak frogak balira bezala. Laster astrologoen iritziak?
14 txosten zientifiko daude bermatzen Iruña-Veleiako grafitoak.
Sos-Iruña-Veleiak 1.760 sinadura analisiak eta indusketa kontrolatuak egiteko.
Egunen batetan egin beharko dira froga fisikoak 350 faltsutze salaketa larriak ikertzeko, edo 32 zundaketa zabaldu lekukoekin, salaketa faltsuak egitea delitua baita.