Eliseo Gil: “Ez nuke berriro beste aurkikuntza bat inoiz aurkeztuko aurrean notario bat eduki gabe”
Iruña-Veleiako idazkunak egiazkoak direla berretsi du aztarnategiko zuzendari ohiak BERRIAk egindako elkarrizketan. Halaber, “publikoki iraindua eta bermerik gabe” epaitua izan dela iritzi dio. Bihar paperezko alean, osorik.
Eliseo Gil Iruña-Veleiako aztarnategiko zuzendari ohiari egindako elkarrizketa plazaratuko du bihar BERRIAk. Aztarnategian agertutako idazkunen auziaz eta bere inguruan sortutako susmoez mintzatu da Gil. Idazkunak benetakoak direla berretsi du, eta irain kanpaina baten jomuga izan dela. Azterketa zientifiko gehiago eskatu ditu zalantza guztiak argitzeko. Elkarrizketa osorik, biharko BERRIAn.