Sos-irunaveleia.org sarean. Zorionak

Sos-irunaveleia.org disfrutatu. Euskal erakundeak euskara zaharra faltsutzat salatzeko lotsagabeki euskaldunon dirua xahutzen dute bitartean (inolako funtsarik gabe), beste batzuk lan egiten Iruña-Veleiako euskara zaharra defendatuz. Bejondeizuela. Gora zuek eta euskara zaharra.

Iruña-Veleiako aurkikuntzez eztabaida elektroniko serio eta sistematikoari bide emateko asmoz sortu den tresna aurkezten dugu hemen. Pentsatzen duzuna idazteko aukera duzu ezkerreko barrako ZURE IRITZIA botoiaren bidez.

Wiki teknologia darabilgu hemen, Wikidot, zehazkiago. Honek esan nahi du SOS-irunaveleia gunea eraikuntza prozesu etengabean egongo dela, beti berriztatzen eta eguneratzen, eta haziz joango dela partehartzaileen ekarpenei esker. Oso sustrai sakoneko zuhaitza landatu dugu, eta denon ahaleginarekin, hazten, orritzen eta loratzen ikusi ahal izango dugu. Ongi etorri! orrialdean aurkituko duzu esku artean dugun auziaren laburpen bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude