Txillardekik: Iruña-Veleiako grafitoak benetakoak dituk

Elexpuruk zabaldu du Txillardegiren iritzia. Sustatu

Elexpuruk:

13371b ostrakak YAVHII ZUTAN IZANA ipintzen du. Hona hemen Txillardegik gutun bidez eginiko komentarioa (baimena dut argitaratzeko): “Yavhe zutan izana’ hika zegok: ‘Yaveh zeruetan izana’ Guk batuaz idatziko genikek: ‘Yaveh zeruetan haizena’ Baina Leizarragak ez dik ‘hi haiz’ erabiltzen, ‘hi aiz’ baizik.” “Yavhe zutan izana’ hika garbia duk. III. mendean jainkoari hika hintzatzea normala duk”.
“Zeruetan-zutan” gaiari buruz ere luze ari da Txillardegi, eta posible ikusten du. Hainbat txosten irakurrita gero (Lakarra eta Gorrochateguirenak barne), zera dio: “Hori guztia ikusita, zalantzarik ez diat: grafito horiek benetakoak dituk. Eta hor somatzen den euskara euskalki arkaiko bat duk. Gorrotxategi eta Lakarra (hau batez ere) oker zeudek.”
Luze jardun genezake honetaz, baina hau ez da leku egokiena. Dena dela, grafitoen benetakotasunaz edo faltsutasunaz azken hitza ez dute filologoek, ez aldekoek eta ez kontrakoek, froga fisiko-kimikoek eta egin beharko liratekeen indusketa kontrolatuek baizik.
Hori eskatzen duen agiri bat dago sinatzeko. Ez dakit zenbaitek zergatik uko egiten dion auzia betiko argituko lukeen bideari.

Erantzun bat “Txillardekik: Iruña-Veleiako grafitoak benetakoak dituk” bidalketan

  1. Pingback: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Sustatun disparateen zerrenda

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude