2008ko azaroaren 19 beltzean laster bi urte kiskali zituztela hedabide guztien aurrean Iruña-Veleiako arkeologoak Idoia Filloy eta Eliseo Gil, Arabako Biltzar Nagusietan, inolako gupidarik eta defentsarik gabe gezurrekin, Miscart eta pegamentoarekin… Urtetako lanaren ostean eta 1.700 urteko euskara zaharra aurkitu ondoren, inolako eskubiderik gabe utzi zituzten kale gorrian, bakarrik Gorrotxategiren txosten filologikoarekin eta Felix Lopez funtzionarioaren “unanimitate zientifikoarekin” Kultura Diputatuaren aginduz (Aginte Forala 444). Bi urte igaro ostean 16 txosten zientifiko daude bermatzen Iruña-Veleiako euskara zaharra eta Sos Iruña-Veleia herri plataformak 2132 sinadura bildu ditu analisiak eta indusketa kontrolatuak egiteko.
Azken urte honetan faltsutze salatariak jarri dituzte agintzen aztarnategian eta 8.000 M2 txikitu dituzte hondeamakinarekin arkeologi eremu ezagunean. Datorren urtean aztarnategia txikitzen jarraitzeko asmoa dute, inolako lotsarik gabe, alderdi politiko batzuk txikizioaren apologia egiten duten bitartean. Epaileak ostraken analisiak egitea ebatzi du eta badirudi faltsutze salatariek ez dituztela frogak egin nahi.
Tamalez euskararen historiara igaroko den A19 data madarikatua. Ia Giordano Bruno 408 urte lehenago, 1.600. urtean bezala.