Elexpuru Eusko Legebiltzarrean
Julio Nuñez Iruña Veleia suntsitzen bideoa 2010-7-20an
SOS Iruña-Veleia harremanetan jarri zen hainbat herrialdetako adituekin, eta Nuñezek 98. sektorea induskatzeko erari buruzko iritzia eskatu genien.
Nuñezek erabilitako metodologiaz ikuspegi objektiboa eta independentea izan nahirik, SOS Iruña-Veleia harremanetan jarri zen hainbat herrialdetako adituekin, eta Nuñezek 98. sektorea induskatzeko erari buruzko iritzia eskatu genien. Horretarako, agiriak, bideoak eta argazkiak bidali genizkien, eta baita diputazioak metodologia hori justifikatzeko idatzitako txostena ere.
Gaur arte bederatzi herrialdetako (Alemania, Australia, Estatu Batuak, Espainia, Grezia, Eslovenia, Hungaria, Polonia eta Erresuma Batua) esperientzia handiko 9 arkeologok erantzun digute. Ebaluazio guztiek aho batez eta tinko diote Nuñezek erabilitako metodologiak ez dituela bete edo hautsi egin dituela arkeologia modernoak era honetako aztarnategietan aplikatu ohi dituen arau estandarrak, batez ere kontuan izanda ez zegoela inolako presio edo presarik. Behar-beharrezkoak izaten diren dokumentazio lanak alde batera utzita, eta makinaria astuna erabiliz, ondare arkeologikoa suntsitu da, presaka eta korrika induskatu baitira aurrez egindako azterlanetatik ezagutzen ziren geruza arkeologikoak. Baina aurrez jakinak ziren datuak alde batera utzita ere, aztarnategiaren aberastasuna eta sortu den polemika ezagututa, metodologia zehatza, mantsoa eta begirada neutralek kontrastatua erabili behar zen, eta guztiz alderantzizkoa egin da. Gainera ez da ahaztu behar induskatu den gunean zenbait ezohiko grafito agertu zela bere garaian orain makinaz hustu diren geruzetan, eta, beraz, auzia argitzeko balio zezakeen oinarrizko informazioa ezabatu dela.
Julio Nuñezen metodoa: