2010-12-1ean Sos Iruña Veleiak bi eskaera egin zizkion Arabako kultura diputatuari, kereila kentzea eta analisiak eta indusketa kontrolatuak egitea. 2.132 sinadurek bermatzen dute eskaera. Malentxo Arruabarrena EAJren kultura diputatu berriak ematen du atzo erantzun zuela El Correo españolen ontzat emanez orain arte egindako guztia, alegia, Iruña Veleiako euskara zaharra faltsutzat salatu, arkeologoak gezurrekin kriminalizatu eta inolako eskubiderik gabe utzi 2008-11-19an. Iritzietan oinarritutako faltsutze salatariak babestu eta oztopatu analisiak eta indusketa kontrolatuak. Guztia oso “zientifikoa”. Ikusiko dugu Iruña Veleiako aztarnategia hondeamakinaz erasotzen jarraitzen duen eta beste 8.000 M2 (edo gehiago) alperrik ondatzen dituen betirako, Lopez de Lacalle-k egin duen bezala aztarnategia zabortegia bihurtuz.
Kultura diputatu berriaren erantzuna
Erantzun