Labartzari agur. Joxe Austin Arrieta. GARA
«A zer muturrekoa hartu behar dugun, erreakzionatu ezean», dio Arrietak, «Txillardegi»-rekin solasean osatu duen artikuluan. Euskararen egoera aztertzen du, larritasun handikoa deritzona, begirada zorrotzez eta umore kaustiko ukitu batez. Artseniko-aztarnak aurkitu ditu Koldo Izagirrek euskararen gorputzean, eta Arrietak hari beretik tiraka euskararen bidean hurrengo geltokia «residualismoa» dela dio, eta honen hurrengoa, «Station Terminus», hizkuntzaren heriotza.