Gorrotxategi hiru urte faltsutze salaketak eta bost urte zalantzak

Ez naiz aspertuko errepikatzen Gorrotxategiren faltsutze salaketak eta zalantzak frogak azaldu arte:

Gorrotxategik faltsutze salaketa larriak sarreratu zituela AFAn hiru urte beteko dira 24an eta oraindik ez dira ikertu. Ekainaren 24an hiru urte beteko dira Gorrotxategik bere txostena faltsutze salaketa larriekin sarreratu zuela Arabako Aldundian, ondorioak ikaragarriak izan ziren Iruña Veleiako arkeologoentzat, ohorea eta 15 urteko lana galdu baitzituzten. Hiru urte igaro dira eta oraindik ez dira salaketak ikertu ezta frogarik azaldu. Indefentsio ikaragarria.

Gorrotxategik salaketak egin baino bi urte lehenago defendatu zuen publikoki Iruña Veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera:

2006-6-15ean Gorrotxategik bermatu zuen Iruña-Veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera.

Bi urte beranduago (2008-6-24)  faltsutzat salatu zituen 70 bat ostraka eta Iruña-Veleiako euskara zaharra.

Gorrotxategik behin baino gehiagotan azaldu ditu publikoki bere zalantzak adibidez Gasteizen (2010-3-25ean) 20 minutu hitzegin zuen eta esan zuen publikoki adituen (Hektor Iglesias, Luis Silgo, Idoia Filloy, Eliseo Gil, Elexpuru…)  aurrean “etor daitezela munduko arkeometra onenak ikertzera Iruña-Veleiako ostrakak…” eta entzuleen txalo zaparradarik onena jaso zuen, Sos Iruña Veleiak antolatutako hitzaldi batean (bideoa min 16′ 30”).

Baina gero Donostian (2010-5-4an) berriro bere salaketen apologia egin zuen UEUko Magisteritza eskolan.

Hiru urte betetzen dira (2008-6-24) Gorrotxategik faltsutze salaketa larriak egin zituela Arabako Biltzar Nagusietan , ondorio ikaragarriekin Iruña-Veleiako arkeologo, ondare eta euskara zaharrarentzat eta oraindik ikertu gabe.  Hic et Nunc.

Gorrotxategiren txostena 2008-6-24:

Iturria eta eskubideak: http://www.alava.net/msginet2/Veleia/

http://www.alava.net/msginet2/Informes/Veleia_Inf_40.pdf

https://ostraka.eus/gorrotxategi-txostena-3-eranskina/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude