Bideoa: Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara. Roslyn M. Frank. Bergara 2011-10-19
Arrakasta handia Bergarako hitzaldiak. Juan Martin Elexpuru
Aretoa puntaraino bete zen atzo Roslyn M. Franken hitzaldia entzuteko; 80 bat lagun ziren Irizar Jauregiko aretoan. Euskara, gaztelania eta ingelesa tartekatuz, Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara gaia jorratu zuen pantailako irudi eta testuekin lagunduta. Ondorengo solasaldia ere oso aberatsa eta beroa izan zen. Laster eskuragai egongo da hitzaldian erabilitako PowerPointa.
Entzule batek grabatutako bideoa ikus daiteke hemen.