Azaroaren 19an hiru urte arkeologoak kiskali Arabako Biltzar Nagusietan

2008-11-19an zer gertatu zen?

Akta 2008-11-19

2008-11-19 kolpe zientifikoa Sos Iruña Veleia
Azaroaren 19an hiru urte beteko dira Iruña Veleiako arkeologoak (hauekin batera Iruña-Veleiako euskara zaharra) kiskali zituztela Arabako Biltzar Nagusietan hedabide guztien aurrean gezurrekin +IISCART+ eta pegamentuarekin… hiru urte hauetan salatariek ez dute ustezko faltsutzearen inolako frogarik azaldu eta Eusko Tren eta Eusko Trenbide Sarearen kereilak artxibatuak izan dira betiko. Bitartean Sos Iruña Veleia herri plataformak

16 txosten zientifiko Iruña Veleiako euskara zaharraren alde eta bi mila (2.132) sinadura.

Juan Santos Yanguas 2008-11-19  (akta): “Aquí tenemos claramente el inicio de una “d”, están leyendo lo que yo leo también. Es decir, la “e, s, c, a, r, t”, “Descartes“, efectivamente, efectivamente, Descartes, nombre que debemos entender como una referencia al filósofo francés del siglo XVII.”

Edonork konproba dezake gezurra dela, +IISCART+ dagoela idatzita.

Juan Martin Elexpuru euskal filologian doktoreak liburu polit bat idatzi eta sarean jarri zuen: Iruña Veleiako euskarazko grafitoak.

Iruña-Veleia hitzaldien bideoak:
http://www.vimeo.com/user3606675
http://www.youtube.com/user/kvddries2009
http://www.youtube.com/user/iruinaoka

Duela hiru urte baino askoz ere informazio gehiago dago Iruña Veleiako euskara zaharrari buruz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude