Badira hiru urte inork baino lehen publikoki, Martin Almagrok salaketa larriak egin zituela El Correo españolen 2008-11-1ean.
Jakina Almagrok ezagutuko zituela Gorrotxetegik hilabete batzuk lehenago 2008-6-24ean Arabako Foru Aldundian sarreratu zituen faltsutze salaketa larriak, ausarta gizona beste batek salaketa formala sarreratu ostean.
Epaileek behin betiko artxibatu zituzten ustezko estafagatik enpresa publikoek (Eusko Tren eta Eusko Trenbide Sareak) egindako salaketak… baina Almagrok publikoki egindako kalumniak eta difamazioak (edo bromak) ez ditu zuzendu. Hiru urtetan ez dituzte salaketa larriak ikertu eta ez omen dituzte ikertu nahi. Orain faltsutze salatariek eskubide osoa omen dute Iruña Veleia inpuneki txikitzeko.
Almagrorentzat txantxa da.