Hiru urte bete dira Gorrotxategik esan zuela Iruñean 2008-10-8an Euskaltzaindiaren 75. urteurrenean: «Beldur naiz hau guztia (Iruña Veleia) ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».
Berria.info 2008-10-8an: Eta zalantzak, orain, susmoak dira. Eta euskara zaharraren aditu prestigiodunenak, Joakin Gorrotxategik, orain arte inork erabili nahi izan ez duen hitza erabili du azkenean. «Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».
Ordurako hilabete batzuk lehenago Gorrotxategik faltsutze salaketa larriak sarreratuta zituen AFAn 2008-6-24an, abaina hori ez zuen esan eta oraindik ez dira ikertu. Ekainaren 24an hiru urte bete ziren Gorrotxategik bere txostena faltsutze salaketa larriekin sarreratu zuela Arabako Foru Aldundian, ondorioak ikaragarriak izan ziren Iruña Veleiako arkeologoentzat, ohorea eta 15 urteko lana galdu baitzituzten. Hiru urte igaro dira eta oraindik ez dira salaketak ikertu ezta frogarik azaldu. Indefentsio ikaragarria.
Gorrotxategik salaketak egin baino bi urte lehenago defendatu zuen publikoki Iruña Veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera:
2006-6-15ean Gorrotxategik bermatu zuen Iruña-Veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera.
Bi urte beranduago (2008-6-24) faltsutzat salatu zituen 70 bat ostraka eta Iruña-Veleiako euskara zaharra.
Gorrotxategik behin baino gehiagotan azaldu ditu publikoki bere zalantzak adibidez Gasteizen (2010-3-25ean) 20 minutu hitzegin zuen eta esan zuen publikoki adituen (Hektor Iglesias, Luis Silgo, Idoia Filloy, Eliseo Gil, Elexpuru…) aurrean “etor daitezela munduko arkeometra onenak ikertzera Iruña-Veleiako ostrakak…” eta entzuleen txalo zaparradarik onena jaso zuen, Sos Iruña Veleiak antolatutako hitzaldi batean (bideoa min 16′ 30”).
Baina gero Donostian (2010-5-4an) berriro bere salaketen apologia egin zuen UEUko Magisteritza eskolan.
Hiru urte bete dira (2008-6-24) Gorrotxategik faltsutze salaketa larriak egin zituela Arabako Biltzar Nagusietan, ondorio ikaragarriekin Iruña-Veleiako arkeologo, ondare eta euskara zaharrarentzat eta oraindik ikertu gabe. Hic et Nunc.
Gorrotxategiren txostena 2008-6-24:
Iturria eta eskubideak: http://www.alava.net/msginet2/Veleia/
Pingback: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Julio Nuñezek ere bi mila urteko euskara aurkitu du Iruña Veleian.