Iruña Veleiako euskarazko grafitoak. Juan Martin Elexpururen liburua sarean. Eskerrik asko.
Iruña Veleiako euskarazko grafitoak. Juan Martin Elexpuru.(Jaitsi liburuaren pdf-a)
Mila esker Juan Martin Elexpururi.
Joseba Lakarrak Iruña Veleiari buruzko txostena idatzi zuen eta bere ustez auzia «ez da ondo itxi. Ez dut ikusi artikulu bakar bat aldizkari zientifikoetan. Gauza horiek inoiz ez ziren hizkuntzalarien eskuetara heldu behar. Lanak ondo egiten direnean, arkeologoek lehengo, gero epigrafistek eta azkenean, zerbait idatzita baldin badago, iristen da gure eskuetara. Gainera ez du balio ezkerreko aldea interesatzen zaizula esatea eta ez bestea. Guztiaz hitz egin behar da, baita aldamenean dagoen guztiaz ere; eta bestela ez jolastu. Latin makarroniko bat agertzen bada, eta latinistak esaten badizu gaizki idatzita dagoela, euskarakoarekin zalantzak izanda ere horrek bertan behera uzten du dena».
Hona hemen gaurko prentsan ekitaldiaz aurkitu duguna Gara-n, DNA-n eta Berria-n.
Iruña Veleia itxi analisiak egin arte kalejira 2011-6-25 (bideoa)
Blogak azken bi urte eta erdian 500 mila ziztada (hits) lortu ditu, eskerrik asko. Beti bezala ziztada guztiak Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo mitikoei, Iruñako musari eta Bihotz urratuari. Iruña Veleiako euskara defendatzen guztiei Sos Iruña Veleia, defendatzeko txostenak idatzi dituzten adituei, Juan Martin Elexpuru, Hector Iglesias, beste blogak dituztenei Iruña Veleia argitu, Ángulo oscuro… eta eskerrik asko bloga ziztatzen jarraitzeagatik.
Iruña Veleia itxi analisiak egin arte kalejira 2011-6-25 (bideoa)
Iruña-Veleia aztarnategia «sinbolikoki» itxi zuten atzo, lanak utz ditzaten eskatzeko. GARA.net
DNA
Kalejiran musika eta guzti Billodasko zubitik Iruña Veleiako aztarnategiraino eta bertan kateatu dute atea analisiak eta indusketa kontrolatuak egin arte. Iruña Veleia itxita gelditu da.
Iruña Veleia itxita analisiak eta indusketa kontrolatuak egin arte.
Zoritxarrez, Julio Nuñezen taldea berriro hasi da “lanean” aste honetan Iruña Veleian.
Ekainaren 25ean, larunbatez, goizeko 11:00etan, Billodasko zubian elkartuko gara eta handik musikaz lagunduta kalejiran joango gara aztarnategi sarreraino. Han bilera informatiboa egingo dugu eta aztarnategia sinbolikoki itxiko dugu.
Animatu eta parte hartu euskararen eta gure ondarearen defentsarako ekimen garrantzitsu honetan!
Iazko triskantzaren informazio gehiago:
http://www.sos-irunaveleia.org/newsletter:newsletter2
SOS Iruña Veleia Plataforma eta Arabako Iruña Argitzeko Batzordea