Urteko artxiboak: 2011

Iruña Veleia salatariek kontatuta Zuzeun ezagutzen dudana tragedia da

Euskara batua euskara galdua. Manex Ohianart. Zuzeu Iruña Veleiarekin zerikusirik ez duen gaia berehala %eko 100a bete du, hasieran Manex Oihanartek sinatzen zuena, Manex Oihanbeltz bilakatu da baina inor ez da konturatu, Iruña Veleiako tragediaren  historia berri bat asmatu dute salatariek, zerikusirik ez duena errealitatearekin baina berdin dio, inor ez baita konturatu eta konturatu direnen iruzkinak ez dituzte argitaratu *(Zuzeu-ri barkamena eskatzen diot akatsa konpondu eta argitaratu dutelako artikulu hau idatzi ostean, barka eragozpenak). Hona Zuzeura bidalitako iruzkina:

Ezagutzen dudan Iruña Veleia tragedia da.

Hemen (Zuzeun) irakurtzen den Iruña Veleia ez dut ezagutzen. Ezagutzen dudana
tragedia da. Arkeologoek 15 urtetan lan egin zuten, txostenak idatzi eta
sarreratu Arabako Foru Aldundian. Hasieran adituek onartu zituzten
Gorrotxategik, Santos Yanguas, Pilar Cipres, Henrike Knorr, publikoki
onartu ere.

Faltsutzat aurreneko salaketa Gorrotxategik egin zuen 2008-6-24an, eta
Arabako Kultura Diputatuak Gorrotxategiren txostenarekin bakarrik sinatu
zuen 444 foru agindua eskubide guztiak kenduz arkeologoei 2008-11-19an.
Data honetan batzordekoek gezurrezko Descartes eta pegamentoarekin
kiskali zituzten euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak Arabako
Batzar Nagusietan
. Kale gorrian ezer gabe uzti zituzten 15 urte lan egin
ostean inolako frogarik gabe.

Gero beste txosten salatari batzuk sarreratu zituzten Arabako Aldundian;
baina baita ere 16 txosten zientifiko Iruña Veleiako euskara zaharra
bermatuz Sos Iruña Veleiari esker.

Faltsutze salaketen aurreneko baloraketa Izagirre fiskalak egin zuen
publikoki esan zuenean duela bi urte, “ez zutela ezer frogatzen“. Eusko
Tren eta Eusko Trenbide sareak enpresa publikoek kereilak jarri
zituzten arkeologoei delitu ekonomikoak egotzita eta epaileek betiko
artxibatu zituzten “salaketek funtsarik ez dutelako”.

Orain Arabako Foru Aldundiaren salaketa bakarrik gelditzen da,
salatariak batzuk eta salatuak besteak, alegia, Iruña Veleiako euskara
zaharra aurkitu zuten taldekoak, hiru pertsona tartean Eliseo Gil, 2008-11-19an eskubide guztiak kendu zizkietenak, tragedia pertsonala ikaragarria eraginez.

Bi urte ostean salatuak oraindik ez dira ezta inputatuak izan, nahiz eta
bere eskubide guztiak aspaldi galdu zituzten, azken albisteak dira
epaileak agindu omen duela 75 ostraka analizatzea, jakiteko ea salaketek
funtsarik ba ote duten. Ikusten denez salatariek ez dute errukirik beren
salaketek eragindako biktimekin.

Arkeologoen txostenak hainbat daude salatuenak, Filloy eta Gilenak eta
salatarienak Julio Nuñez, bi txosten sinatzen ditu, onuradun nagusiena
da, aztarnategiko zuzendari berria, iaz 8.000 M2 eremu arkeologikoan
erasotu zituen hondeamakinarekin
eta 2011n 500.000 euroko aurrekontua
izango du.

Beste arkeologoen txostenak ere badaude Perring-ek esaten du Gilen
indusketa “goi mailakoa dela”, Harris-ek bermatzen du Gilen lana,
Illarregik eta Fernadez Ochoak ere. Colmenerok babesten du Filloy eta
Gilen indusketa eta esaten du indusketa kontrolatu batek konponduko
duela “arazoa”, Perring-ek zioen bezala. Luis Silgok arkeologian
doktoreak
dio batzordeko arkeologoen txostenak (Julio Nuñez barne) ez
duela ezertarako balio…

Filologoen txostenak ere badaude salatarienak Gorrotxategi eta Lakarra,
baina beste batzuk defendatzen dutenak Iruña Veleiako euskara zaharra
benetakoa dela, Juan Martin Elexpuru, Hector Iglesias, Orpustan eta
Txillardegi. Dakidala ez dute erantzunik jaso.

Salatariek eta beraien salaketek sortutako biktimak konpontzen ez diren
bitartean, Iruña Veleiako tragediak bi urte baino gehiago irauten du.

Tartean Iruña Veleiako 1.700 urteko euskara zaharra faltsutzat salatua.
Sos Iruña Veleiako 2.132 sinadurek eskatzen dute analisiak egitea eta
indusketa kontrolatuak, adibidez 32. zundaketan non azaldu ziren,
filologoek faltsutzat salatzen dituzten ostraka euskaldunen erdia baino
gehiago.

* Zuzeu-ri barkamena eskatzen diot akatsa konpondu eta bidalitako iruzkina argitaratu dutelako artikulu hau idatzi ostean, barka eragozpenak eta eskerrik asko.

Zundaketa 32 Sos Iruña Veleia

Euskara batua eta galdua. Manex Ohianart Zuzeun

Euskara batua euskara galdua. Manex Ohianart. Zuzeu

“Hasteko, latinak ekarri zizkigun euskara-latina gurutzaketan leudeken adibide guztiak. Inork ez du hasi etruskoaren azterketa, ea latinetik bainoago, euskal-etruskoar sustratu amankomun bat egongo ote zen, latinoek mundua asmatu baino lehen. Jarraitzeko, Iruña-Beleiako euskara ezinezko kakanahasietan galtzera bota dute. Epigrafiarako hizkuntzalariak teoria bat baldin badu, arkeologoak bere teoria eta lege guztiak berridatzi beharko ditu. Batezere ukiezinak direnak, estratigrafiarenak. Horra! Zientziaren mundua hankaz gora, Lakarra eta beste batzuei bere teoriak berridaztea nekeza egiten zaielako.”Euskara Koldo Zuazu