Ertzaintza ez da gai ostrakak analizatzeko. DNA
Ertzaintzak aitortu du ez dela gauza piezak analizatzeko. JM Elexpuru
Lakarra Ertzaintza baino pizkorragoa da, garbi asko idatzi zuen duela hiru urte bere txostenean (37. orria) Iruña Veleiako ostrakak XXI. mendean faltsutuak izan direla, “2004. urte baino beranduago“ (ostrakak 2005ean azaldu ziren), faltsutzaileak Luis Nuñez-en Antzinako euskara liburua irakurrita zuela (El euskera arcaico. Luis Nuñez)… eta hainbat pista gehiago. Zergatik ez diote Lakarrari galdetzen? Magdalena Ezkurra grafologak 36 mila euro jaso ostean frogatu omen du zientifikoki Eliseo Gilek 1.700 urte dituela; Ertzaintzan ez al dago grafologorik?