Veleia ezintasunak, hondeamakinak eta urteurrenak. JM Elexpuru.Naiz.info.
“…Gatozen arrastora. Aurtengo otsailaren 22an iragarri zen: berriki aurkitu duten aldare bateko inskripzioan VELEIA jartzen du. Lehen aldia ei da izena ‘in situ’ dokumentatzen dela. Jada ez dago zalantzarik, antzinateko testuetan agertzen den Veleia hiria da hau. Hitzerdirik ere ez, jakina, grafito ‘faltsuetan’ agertzen diren Veleiei buruz. Hamabi aldiz irakur baitaiteke izen hori. Bost Veleian forman, aldarean bezala; behin ‘In Veleia vici’ ustez elebidunean, inesiboan hau ere; hiru aldiz Veleia Nova, eta beste hiru Veleia Gori…”
“…Une honetan Madrileko laborategi batean analizatzen ari dira grafito batzuk, auzipetutako arkeologoen eskariz eta epailearen aginduz. Espero dezagun ondo egingo dituztela eta auzia betiko argituta geratuko dela. Bada beste froga erraz bat zalantza guztiak uxatuko lituzkeena eta kaleratutako arkeologoek lehenengo egunetik eskatzen dutena: indusketa kontrolatuak egitea aztarnategiko leku jakinetan. Baina horrelakorik ez dute entzun ere egin nahi unibertsitateak eta aldundiak…”
“…Duela gutxi urteurren hunkigarri bat bizi izan dugu. Hamar urte bete dira bidegabekeria sinestezin bat burutu zela hedabide baten eta pertsona batzuen kontra. Sufritutako kaltea konponezina bada ere, euskaldungoaren eta arrazoiaren berotasuna sentitu dute. Beste bidegabekeria baten laugarren urteurrena igaro berri da. Gure ondarearen zati bat zakarrontzira bidean eta pertsona ondradu batzuk kartzela atarian daude. Epailearen aldetik akusaziorik ez egon arren, kondena mediatikoa betetzen ari dira aspalditik. Eta desohorea, langabezia eta heriotza zibila dira ondorioak. Zenbaiten erasoak eta askoren isiltasunak elikatuta. Eliseo Gil eta Idoia Filloy dira izen-abizenez.”