Antikythera mekanismoa duela bi mila urte. Argia

Antikytherako mekanismoa. Argia

engranaje nagusiaGreziako Antikythera  irlako uretan, 1900. urtean, belaki arrantzaleen talde batek hogei mende lehenago hondoratutako itsasontzi baten aztarnak aurkitu zituen. Bertatik brontze nahiz marmolezko estatuak, zeramikazko eta beirazko ontziak, txanponak, bitxiak…. atera zituzten eta Greziako Arkeologia Museora bidali. Guzti hauen artean herdoildutako erloju baten hondakinak ziruditenak zihoazen, baina Arkeologia Museoan ez zieten jaramon handirik egin, garai desberdin bateko hondakinak zirela uste baitzuten adituek.

Urte batzuk geroago, 1950ko hamarkadan, adituak lekuz kanpoko aztarna haiek arreta handiagoarekin aztertzen hasi ziren eta ikerketen emaitzek hasiera batetik aho zabalik, zur eta lur,  utzi zituzten munduko historiagile eta zientzia gizonak: tresna hura K.a. I. mendearen hasieran egina zegoen, baina hura eraikitzeko erabilitako teknologia K.o. XIV. mendera arte ez zela ezagutzen uste zuen mundu guztiak, Europan erloju astronomikoak eraikitzen hasi ziren garaian hain zuzen ere. Hau da, Antikytherako Mekanismo hura Historiaz genuen ezagutzari hamabost mendetan aurreratu zitzaion!! (jarraitzen du)

antikythera-mechanism.gr/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude