13396 eda ian lo Iruña Veleia duintasunez. Xabier Otsoa de Alda. Berria.
“…Txostenean inskripzioetan metal modernoak daudela adierazten da, horiek herdoildu gabe daudela eta inskripzioek zarakarrak mozten dituztela, eta, antza denez, horiek dira beharrezko arrazoiak grafitoak egin berritzat jotzeko. Hala ere, gogora dezagun analitika gainetiko azterketa batera mugatu dela, non ez herdoildutako metalak agertzea lotu dakieke piezek agertu zirenetik hona jasandako manipulazioek utzitako hondakinei, piezak ordutik esku askotatik pasatu baitira. Era berean, gogora dezagun, Madariaga irakasle eta EHU-UPVren batzordekideak aztertutako piezetan (laborategi honetan aztertu direnak horietako batzuk direlarik) ez ziren metal horiek agertzen; beraz, norbaitek jarri behar izan ditu hor behin Lurmenek materiala entregatu eta gero. Zarakarren ebaketei dagokienez, askatutako material gisa azalduko lirateke, piezen garbiketa prozesuan gertatutakoa. Izan ere, ez dago mozketa jarraiturik, baizik eta aldizkako material askatua. Bitxia da, baina grafitoen barruan oraindik ez moztutako jalkiera geratzen den tokietan esaten da osteko betegarria dela, baina, susmagarria bada ere, ez da bere konposaketa aztertzen hori frogatzeko.”
13396a 2005-6-21 ne,l / IIIo, / gi,mai, / eda, ian / suta .